Pholiota conissans
Pholiota conissans Strophariaceae familiako onddo espezie bat da.[1]
Pholiota conissans | |
---|---|
![]() | |
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Fungi |
Klasea | Agaricomycetes |
Ordena | Agaricales |
Familia | Strophariaceae |
Generoa | Pholiota |
Espeziea | Pholiota conissans M.M.Moser, 1967 |
Sinonimoa: Agaricus pulverulentus, Pholiota graminis, Dryophila muricella var. graminis.
Deskribapena
aldatuKapela: 3 eta 5 cm bitarteko diametrokoa, ganbila, fibrilosoa, pixka bat bakarrik likatsua, okre-horixka koloretik marroi-orein kolorera doana.
Orriak: Buztin kolorekoak, gero burdin kolorekoak edo laranja kolorez tindatuak.
Hanka: 5 cm inguruko garaierakoa eta 0,3 cm inguruko diametrokoa, ia zilindrikoa, kolore berekoa, zetadun fibrilosoa, gortinarekin.
Haragia: Zurbila; lasto usainarekin.[2]
Etimologia: Pholiota terminoak, belarri ezkatatsua, kapela ezkatatsua esan nahi du. Conissans epitetoa grezieratik dator, hautsez zipriztinduta, esan nahi duen "conizo=conio" hitzetik. Espora ugari.
Jangarritasuna
aldatuEzezaguna.
Sasoia eta lekua
aldatuUdazkenean. Leku hezeetako belar artean, askotan Typha duten haltz edo sahatsen azpian.
Banaketa eremua
aldatuKanada, Ameriketako Estatu Batuak, Errusia, Europa.[3]
Erreferentziak
aldatu- ↑ Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza • Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012 • Euskalnatura • Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987 • Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973 • Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
- ↑ (Gaztelaniaz) Bon,Marcel. (1988). Guia de Campo de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 258 or. ISBN 84-282-0865-4..
- ↑ Pholiota conissans: GBIF—the Global Biodiversity Information Facility.