Pholiota cerifera Strophariaceae familiako onddo espezie bat da.[1]

Pholiota cerifera
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaAgaricomycetes
OrdenaAgaricales
FamiliaStrophariaceae
GeneroaPholiota
Espeziea Pholiota cerifera
P.Karst., 1879

Sinonimoak: Agaricus cenifera, Dryophila aurivella var. cerifera, Pholiota aurivella var. cerifera, Pholiota aurivella var. squarrosipes, Dryophila aurivella var. cerifera, Pholiota cerifera var. squarrosoipes.

Deskribapena

aldatu

Kapela: Pholiota squarrosa dekakoak duen antzeko garaierakoa, baina zertxobait txikixeagoa eta kapelaren azala likatsua, ezkata artean horia, hauek zapalak dira, adpresoak, triangeluarrak eta gorrixkak, eta desager daitezke ertzean izan ezik.

Orriak: Horitik arre-gorrixkara doan kolorekoak.

Hanka: 12 cm arteko garaierakoa eta 0,8 cm arteko diametrokoa, kolore berekoak, lehorra, fibrila ilelatz eta pixka bat kiribilduz estalia (aurivella aldaeran leunagoak) oinarrian arrexka kolorea hartuz.

Haragia: Horitik arrexkara doan kolorekoa. Zapore ia gozokoa.[2]

Etimologia: Pholiota terminoak, belarri ezkatatsua, kapela ezkatatsua esan nahi du.

Jangarritasuna

aldatu

Interes gastronomikorik gabea.

Nahasketa arriskua

aldatu

Pholiota adiposa delakoarekin nahas daiteke, honek hori kolore argiagoa du eta kapela askoz likatsuagoa.

Sasoia eta lekua

aldatu

Zuhaitz hostozabalen motzondo eta enbor gehienetan, taldeetan.

Banaketa eremua

aldatu

Kanada, Errusia, Europa, Japonia.[3]

Erreferentziak

aldatu
  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza  •   Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012  •   Euskalnatura  •   Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987  •   Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973  •   Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  2. (Gaztelaniaz) Bon,Marcel. (1988). Guia de Campo de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 256 or. ISBN 84-282-0865-4..
  3. Pholiota cerifera: GBIF—the Global Biodiversity Information Facility.

Kanpo estekak

aldatu