Pholiota adiposa
Pholiota adiposa Strophariaceae familiako onddo espezie bat da.[1]
Pholiota adiposa | |
---|---|
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Fungi |
Klasea | Agaricomycetes |
Ordena | Agaricales |
Familia | Strophariaceae |
Generoa | Pholiota |
Espeziea | Pholiota adiposa P.Kumm., 1871 |
Basionimoa | Agaricus adiposus |
Deskribapena
aldatuKapela: Tamaina ertainetik handirakoa, ganbila edo ganbil-kanpai itxurakoa hasieran, eta gero, lau-ganbila, 5 eta 13 cm bitarteko diametrokoa, oso azal likatsua eguraldi hezean, hori distiratsua edo hori okre antzeko kolorekoa eta ezkata marroi edo burdin kolorekoz estalita, zentrokide samar antolatuta.
Orriak: Meheak eta estu, adnatuak edo koska batez dekurrente samarrak, hasieran horiak, baina laster esporengatik okre antzeko kolorekoak edo burdin kolorekoak.
Hanka: Zilindrikoa, luzea eta liraina, 8 eta 15 (25) cm bitarteko garaierakoa eta 1 eta 1,5 cm bitarteko diametrokoa, ia beti oinarrian elkartuta sortak osatuz, oinarritik hasita, okre antzeko kolorea hartuaz doan gainazal hori distiratsu kolorekoa, beheko 2/3etan, marroi-gorrixka edo burdin koloreko ezkata gelatinakara edo likatsuz estalia eguraldi hezean, kapelarekin bat egiten duten lekuan amaitzen dira eta bertan kotoizko eraztun bat uzten dute
Haragia: Ez oso lodia, trinkoa, hori argia eta oinaren oinarrian apur bat okre antzeko kolorekoa, usain eta zapore nabarmenik gabea. Espora-jalkina, okre-burdin kolorekoa.[2]
Etimologia: Pholiota terminoak, belarri ezkatatsua, kapela ezkatatsua esan nahi du. Adiposa epitetoa latinetik dator, koipetsu esan nahi duen "adiposus" hitzetik. Kapela likatsuagatik.
Jangarritasuna
aldatuJangarri kaskarra.[3]
Nahasketa arriskua
aldatuBada talde bat, Pholiota adiposa, Pholiota jahnii eta Pholiota limonella oso antzekoak direnak eta mikologo batzuek sinonimotzat hartzen dituztenak, bereizketa oso konplikatua da.
Sasoia eta lekua
aldatuUdazkenean, irailetik azarora urrian momenturik onenarekin. Sortetan garatzen da, motzondoetan edo pago edo pinu enborren oinarrian, logikoki pagadietan, pinudietan eta baso mistoetan.[4]
Banaketa eremua
aldatuKanada, Ameriketako Estatu Batuak, Mexiko, Europa, Errusia, Himalaiako eremua, Txina, Japonia, Hego Korea, Australia, Zeelanda Berria, Kongoko Errepublika Demokratikoa.[5]
Erreferentziak
aldatu- ↑ Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza • Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012 • Euskalnatura • Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987 • Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973 • Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
- ↑ (Gaztelaniaz) Bon,Marcel. (1988). Guia de Campo de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 256 or. ISBN 84-282-0865-4..
- ↑ (Gaztelaniaz) Cetto, Bruno. (1987). Guia de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 107 or. ISBN 84-282-0540-6X(T. 2). ISBN: 84-282-0538-8 (O.C.)..
- ↑ (Gaztelaniaz) Guia de Setas y Hongos de Navarra.
- ↑ Pholiota adiposa: GBIF—the Global Biodiversity Information Facility.