Phloeomana hiemalis
Phloeomana hiemalis edo Mycena hiemalis Mycenaceae familiako onddo espezie bat da,[1]
Phloeomana hiemalis | |
---|---|
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Fungi |
Klasea | Agaricomycetes |
Ordena | Agaricales |
Familia | Mycenaceae |
Generoa | Mycena |
Espeziea | Mycena hiemalis Quél., 1872 |
Sinonimoak: Marasmiellus hiemalis, Hemimycena hiemalis, Mycena epiphloea, Agaricus epiphloeus, Agaricus hiemalis, Mycena epiphloea.
Deskribapena
aldatuKapela: 2 eta 12 mm bitarteko diametrokoa, koniko-kanpai itxurakoa, hemisferikoa, gero laua ertz biribilduarekin eta erdian titi pixka batekin, glabroa, gardentasunez ildaskatua, zuria, zuri-krema kolorekoa, zuri-marroia, erdian krema kolorea edo marroia, ertza zurbiltzen.
Orriak: Zabal, sabeldunak, goranzkoak, zertxobait bihurgunetsuak, adnatuak edo pixka bat dekurrenteak, zurixkak orla zuriarekin.
Orri dekurrenteak: Hanka ukitzeaz gain, beherantz jarraitzen duten orriak.
Hanka: 10 eta 45 mm bitarteko garaietakoa eta 0,5 eta 1 mm bitarteko lodierakoa, zilindrikoa, barnehutsa, okerra, flexuosoa, distiratsua eta pruinaduna, zuri-zeharrargia edo zuri-krema kolorekoa, zuntzexka zuriekin.
Haragia: Urria, hurtsua, usaingabea eta zaporegabea.[2]
Etimologia: Mycena terminoa latinetik dator, perretxikoa, onddoa, esan nahi du. Hiemalis epitetoa ere latinetik dator, negu, negukoa, esan nahi duen "hiemalis, -e" hitzetik.
Jangarritasuna
aldatuInteres gastronomikorik gabea.[3]
Sasoia eta lekua
aldatuUdazkenean. Taldekoia edo ale askoko taldeetan, hostozabalen azalaren goroldiotan.
Banaketa eremua
aldatuKanada, Ameriketako Estatu Batuak, Nikaragua, Svalbard, Errusia, Europa, Japonia, Australia.[4]
Erreferentziak
aldatu- ↑ Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza • Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012 • Euskalnatura • Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987 • Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973 • Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
- ↑ (Gaztelaniaz) Bon,Marcel. (1988). Guia de Campo de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 186 or. ISBN 84-282-0865-4..
- ↑ (Gaztelaniaz) Velazquez Vergara José Ignacio, Suarez Gil Angela. (2009). Catalogo micológico. Banco de setas.
- ↑ Mycena hiemalis: GBIF—the Global Biodiversity Information Facility.