Phaeocollybia christinae

Phaeocollybia christinae Cortinariaceae familiako onddo espezie bat da.[1]

Phaeocollybia christinae
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaAgaricomycetes
OrdenaAgaricales
FamiliaCortinariaceae
GeneroaPhaeocollybia
Espeziea Phaeocollybia christinae
R.Heim, 1931

Sinonimoak: Naucoria hilaris, Phaeocollybia hilaris, Phaeocollybia lateritia.

Deskribapena aldatu

Kapela: 2 eta 4 cm bitarteko diametrokoa, konikoa, hasieran gorrixka bizia, Hygrophorus conicus delakoaren antzekoa, baina zimeltzean okre-gorrixkarainoko kolorea hartzen du.

Orriak: Azafrai kolorekoak.

Hanka: 10 cm inguruko garaietakoa eta 0,5 cm inguruko diametrokoa, sustrai antzekoarekin, laranja kolorekoa, pixka bat purpura koloreko oinarriarekin.

Haragia: Antzeko kolorekoa; errefau usainarekin, zaporea mikatza bihurtzen da. Espora-jalkina kanela kolorekoa.[2]

Jangarritasuna aldatu

Ez da jangarria

Nahasketa arriskua aldatu

Phaeocollybia jennyae delakoak antzeko itxura du, baina zapore garratza du

Sasoia eta lekua aldatu

Abuztutik urrira. Koniferoen azpian.

Banaketa eremua aldatu

Kanada, Ameriketako Estatu Batuak, Mexiko, Guadalupe, Europa, Errusia, Japonia, Nepal.[3]

Erreferentziak aldatu

  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza  •   Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012  •   Euskalnatura  •   Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987  •   Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973  •   Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  2. (Gaztelaniaz) Bon,Marcel. (1988). Guia de Campo de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 246 or. ISBN 84-282-0865-4..
  3. Phaeocollybia christinae: GBIF—the Global Biodiversity Information Facility.

Kanpo estekak aldatu