Petar Krešimir IV.a Kroaziakoa

politikari kroaziarra

Petar Krešimir IV.a Kroaziakoa edo Petar Krešimir IV Handia (kroazieraz: Petar Krešimir IV Veliki; ?-1074/5), Kroaziako azken erregea izan zen. Trpimirović dinastiako erregea zen eta ondorengorik utzi gabe hil zen.

Petar Krešimir IV.a Kroaziakoa

Bizitza
JaiotzaVenezia, ezezaguna
Herrialdea Kroazia
Heriotza1074 (egutegi gregorianoa) ( urte)
Familia
AitaStephen I of Croatia
LeinuaTrpimirović dynasty (en) Itzuli
Hezkuntza
HizkuntzakKroaziera
Jarduerak
Jarduerakmonarka

Biografia

aldatu

Stjepan I Krešimirović erregearen bi semeetako zaharrena zen. Ama veneziarra zuen eta han pasa zuen bere gaztaroa 1058an bere aita hil eta errege bihurtu zen arte. Ez da ezagutzen non izan zen koroazioa baina Belgraden izan bide zitekeen.

1054ean Elizan gertaturiko Zisma Nagusiaren aurrean Erromako Elizarekin bat egin zuen, kroaziako aristokraziak eta erlijiogizonek bizantziarrekin nahiago bazuten ere. 1063an Vuk apezpikuak gogor egin zuen zelibatuaren eta liturgia latindarraren aurka mezak eslavonieraz izan behar zirela argudiatuz, baina eskumikatua izan zen.

Kroaziaren mugak zabaltzeari ekin zion, bai Itsaso Adriatikoko kostaldean eta baita barneko lurretan ere. Hiru Banen laguntzaz antolatu zuen herria, hurrenez hurren: Dimitar Zvonimir Eslavonian (bere aholkulari pertsonala ere bazen), Gojčo kostalde adriatikoko Ban eta hirugarren Ban bat ere izan zuen Bosnian.

Bizantziar Inperioa ekialdean hainbat gerratan sartuta zegoela arobetxatuz, Dalmazia bizantziarra konkistatu eta regnum Dalmatiae et Chroatiako buru izendatu zuen bere burua. Dalmaziako hiriek Italia hegoaldean zeuden normandiarrei laguntza eskatu eta Petar Krešimir IV.ak etsai berria aurkitu zuen. Bi urte beranduago veneziarrak hasi ziren kostaldeaz jabetzen, Dalmaziako hiriak kroaziarrengandik babestu behar zituztela argudiatuz.

Heriotza

aldatu

Petar Krešimir IV.ak ez zuen ondorengorik izan eta Dimitar Zvonimir izendatu zuen Kroaziaren agintari. Ordutik aurrera Banak izan dira Kroazian agindu dutenak.

Kanpo loturak

aldatu
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Petar Krešimir IV.a Kroaziakoa