Pertxeta Alonsotegiko auzoa da. Kadagua ibaiaren ertzean dago auzoa. Ibaiaren ertzean egoteagatik, auzoak uholdeak izan ditu maiz, azkenak 2008ko ekaineko Bizkaiko uholdeak.

Ekonomia

aldatu

Pertxetako jarduera ekonomiko nagusia industria da. Enpresarik garrantzitsuenen artean ThyssenKrupp multinazional alemaniarra eta automobilgintzari lotutako beste hainbat enpresa daude.

Kanpo estekak

aldatu


  Artikulu hau Bizkaiko geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.