Santa Perpetua Hong Kum-ju[1] (koreeraz: 홍금주 페르페투아; Seul, 1804ibidem, 1839ko irailaren 26a) korear martiri katolikoa izan zen, Koreako 103 martirietako bat.

Perpetua Hong Kum-ju
Bizitza
JaiotzaKorea, 1804
HeriotzaSeul1839ko irailaren 26a (34/35 urte)
Heriotza moduaheriotza zigorra: burugabetzea
Jarduerak
Santutegia
Irailaren 20
Sinesmenak eta ideologia
ErlijioaErromatar Eliza Katolikoa

Bizitza aldatu

1804an jaio zen Seulen[2], kristau familia batean. 15 urte zituela, kristau ez zen gizon batekin ezkondu zen, kristautasuna aldarrikatzeari utzi gabe. Senarra hil eta gero, bere etxea utzi zuen semearekin. Handik gutxira semea ere hil zen[3].

Bizitzera joan zen etxearen jabea zen Filipe Choerekin batera, Perpetua kristau-ikasbidea ikasten hasi zen. Ongintzan ere aritu zen[3].

Martiri izateko, arropa gorriak jantzi nahi zituela adierazi zuen. Atxilotu eta kartzelan torturatu zuten, eta epaiketan jipoitu zuten. Kartzelan larriki gaixotu zen, baina sendatu ondoren beste presoei laguntzen jarraitu zuen[3].

1839ko irailaren 26an, Seuletik gertu, Mendebaldeko Ate Txikiaren ondoan, Perpetua Hongi burua moztu zioten beste zortzi katolikorekin batera; besteak Magdalena Ho Kye-im, Sebastian Nam I-Gwan, Julita Kim, Agata Chon Kyong-hyob, Karlos Cho Shin-chol, Ignazio Kim Che-jun, Magdalena Pak Pong-son eta Kolunba Kim Hyo-im ziren[4].

Kanonizazioa aldatu

1925eko maiatzaren 9an Pio XI.a aita santuak dohatsu izendatu zuen eta 1984ko maiatzaren 6an Joan Paulo II.a aita santuak kanonizatu zuen. Santa Perpetua Hong Kum-ju eguna irailaren 26an ospatzen da eta Koreako martirien eguna irailaren 20an[2].

Erreferentziak aldatu

  1. 66. Santutegiko izen ohikoenak. Euskaltzaindia, 15 or. (Noiz kontsultatua: 2024-02-16).
  2. a b (Ingelesez) «Saint Perpetua Hong Kum-Ju» CatholicSaints.info jatorrizkotik artxibatua (artxibatze data: 2019-11-14) (Noiz kontsultatua: 2024-02-16).
  3. a b c (Ingelesez) «St. Perpetua Hong Kum-ju (1804-1839)» Catholic Bishops’ Conference of Korea 2009-08-21 jatorrizkotik artxibatua (artxibatze data: 2014-10-19) (Noiz kontsultatua: 2024-02-16).
  4. (Ingelesez) «Martyrs of Korea († 1791-1888)» Hagiography Circle jatorrizkotik artxibatua (artxibatze data: 2015-11-17) (Noiz kontsultatua: 2024-02-16).

Kanpo estekak aldatu