Percidae

Pertziformeen ordenako zenbait arrain osteiktiez esaten da. Ezkata ktenoidez estalitako eta alboetatik zapaldutako gorputza dute. Hezurrak dituzte operkuluan, sabel-hegatsak toraxean daude eta bizkar-hegatsa bitan banatuta dago.

Perzido perziformen ordenako Percidae familiako arrainez esaten da. Ardatz itxurako gorputza dute, alboetatik zapal samarra, igerirako egokia. Hegalak arantzadunak izaten dituzte, batez ere bizkarrekoak eta uzkialdekoa. Bizkarreko bi hegalak bereiziak dituzte. Perzidoak ipar hemisferioko ibai eta aintziretan bizi dira gehienbat. Mota batzuek itsasoko uretara ere egokitzen dira. Arrainak, arrainen arrautzak, harrak eta intsektuak jaten dituzte. 125 perzido mota ezagutzen dira. Ezagunena perka da.

Percidae
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaAnimalia
FilumaChordata
KlaseaActinopteri
OrdenaPerciformes
SuperfamiliaPercoidea
Familia Percidae
Cuvier, 1816
Azpibanaketa

Genero eta espezieak

aldatu
 
Perca fluviatilis
 
Perca fluviatilis
 
Perca flavescens
 
Ammocrypta bifascia
 
Etheostoma colorosum
 
Etheostoma grahami
 
Gymnocephalus cernuus
 
Percina caprodes
 
Percina pantherina
 
Percina kathae
 
Sander canadensis
 
Sander lucioperca
 
Sander lucioperca
 
Sander vitreus

Banaketa

aldatu

Erreferentziak

aldatu

Kanpo estekak

aldatu