Pentatomidae
intsektu familia
Pentatomidae Zimitzen taldeko intsektu familia bat da. 900 genero ditu barnean eta 4.700 espezie inguruk osatzen dute[1]. Bost kontinentetan hedaturik dago.
Pentatomidae | |
---|---|
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Animalia |
Filuma | Arthropoda |
Klasea | Insecta |
Ordena | Hemiptera |
Superfamilia | Pentatomoidea |
Familia | Pentatomidae Leach, 1815 |
Datu orokorrak | |
Elikadura iturri nagusia | Larba |
Hemiptero gehienek bezala ahoa zurrupatzeko moldaturik dute eta fitofagoak dira. Hainbat espezie nekazaritzarako izurri kontsideratzen dira.
Etimologia
aldatuPentatomidae izena grezierazko "penta" (bost) eta "tomos" (zati) elkartzetik sortzen da, antenek dituzten bost atalengatik dute izen hori.
Deskribapena
aldatuOskol handi baten itxura du pentatomidoen gorputzak. Eskuletoa nabarmen handia da. Aurreko hegalei "hemielitro" esaten zaie, elitro erdia, izan ere aurrealdea gogorra dute eta atzealdea mintzakara. Atzeko hegalak mintzakarak dira.
Taxonomia
aldatuHamar azpifamilia ditu:
- Aphylinae (Bergroth, 1906) – Australian
- Asopinae (Spinola, 1850) - Mundu osoan
- Cyrtocorinae (Distant, 1880) - Ameriketan
- Discocephalinae (Fieber, 1860) - Ameriketan
- Edessinae (Fieber, 1860) - Ameriketan
- Pentatominae (Leach, 1815) - mundu osoan
- Phyllocephalinae (Amyot & Serville, 1843) -
- Podopinae (Amyot & Serville, 1843) -
- Serbaninae (Distant, 1906) monotipikoa
- Stirotarsinae (Bergroth, 1911) monotipikoa
Iruditegia
aldatu-
Zimitz marraduna (Graphosoma lineatum).
-
Zimitz kirasdun marroia (Halyomorpha halys).
Erreferentziak
aldatu- ↑ «Family Pentatomidae - Stink Bugs» bugguide.net (Noiz kontsultatua: 2024-07-23).