Pelagonia

lurralde historikoa

Pelagonia (antzinako grezieraz: Πελαγονíα edo Pelagonía; mazedonieraz: Пелагонија edo Pelagonija) Antzinako Greziako lurraldea zen. Ondoren, Mazedoniako Erresuman sartu zuten.

Pelagonia
Motaeskualde historiko
Geografia
Map
Koordenatuak41°00′N 21°21′E / 41°N 21.35°E / 41; 21.35
Pelagoniako ikuspegia.

Mugak aldatu

Iparraldean Dardania, iparraldean eta mendebaldean Iliria, ekialdean Peonia eta, hegolaldean, Lynkestis zituen. Biztanleak pelagoniarrak, peoniarrak eta iliriarrak ziren. Geroago antzinako mazedoniarrek lurraldea kolonizatu zuten. Estrabonek Pelagoniari beste izen eman zion: Tripolitis, hau da, hiru hiri.

Egungo egoera aldatu

Gaur egun Pelagonia (edo Pelagonija) Mazedoniako Errepublika eta Grezia artean zatituta dago. Hiri nagusiak hauek dira: Bitola eta Prilep Mazedoniako Errepublikan, eta Florina Grezian. Bi aldeen arteko muga-pasadibea Medžitlija-Niki da.

Historia aldatu

Lurralde honetan Pelagoniako guda eman zen, 1259an, Akaiako Printzerria eta Nizeako Inperioa artean.

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu