Peg Phillips (Everett (Washington), 1918ko irailaren 20a-Seattle, 2002ko azaroaren 7a) aktore estatubatuarra da. Northern Exposure telesailean Ruth-Anne Miller dendariaren rola betetzeagatik da ezaguna[1].

Peg Phillips

Bizitza
JaiotzaEverett (Washington)1918ko irailaren 20a
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
Lehen hizkuntzaingelesa
HeriotzaSeattle2002ko azaroaren 7a (84 urte)
Heriotza modua: pneumopatia
Hezkuntza
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakaktorea, telebista-aktorea eta zinema aktorea

IMDB: nm0680697 Allocine: 108513 Allmovie: p56593 Edit the value on Wikidata

Biografia aldatu

Lau urte zituenetik aktore nahi zuen izan eta gaueko antzokian hobby gisa aritzen zen. Washingtoneko Antzerki Eskolara joan nahi izan zuen baina ez zuen nahikoa dirurik eta lanean hasi behar izan zuen[1]. 18 urte zituela Kaliforniara joan zen bizitzera[2].

Bi aldiz ezkondu zen eta bietan banandu. Hiru alaba eta seme bat izan zituen, Elizabeth, Kathy, Virginia eta Arthur. 1950. hamarkadan polio eta peritonitis gaixotasunak gainditu zituen[1]. 1960. hamarkadan hiru gazteenekin bizi zen Santa Cruz (Kalifornia) hirian.

Zerga kontulari lanean aritu zen[2] eta erretiroa hartu zuenean gaztetako ilusioa berreskuratu eta hiriko antzerki taldean sartu zen. 1984an Washingtoneko Antzerki eskolan sartu eta 1985ean Chase filmean egin zuen debuta. 1990an Northern Exposure telesailean egin zen famatu[3]. Paper puntuala izan behar zuena ohiko bihurtu zen eta telesailak iraun zuen sei denboraldietan aritu zen lanean[4]. Hainbat sarietarako izendatua izan zen bigarren mailako emakumezko aktore onenerako.

1995ean aorta hautsi zitzaion eta 1999an auto batek harrapatu eta aldaka eta eskumuturra hautsi zituen[4]. 2002an hil zen birika arazoengatik. Ruth-Ann Miller pertsonaia bezala bera ere erretzaile handia baitzen[1]. Bere seme Arthur eta alaba Kathy bera baino lehenago hil ziren.

Filmografia aldatu

Filmeak aldatu

Urtea Filma Pertsonaia Oharrak
1985 Chase Auntie Jane Telefilmea
1990 Waiting for the Light Iris
1991 Dogfight kafetegiko adineko bezeroa
1994 How the West Was Fun Natty Telefilmea
1996 Jerry Maguire

Telebista aldatu

Urtea Filma Pertsonaia Oharrak
1990–95 Northern Exposure Ruth-Anne Miller ohiko aktorea, 105 kapitulu
1996 Suddenly Susan Cameron epailea "Golden Girl Friday" kapituluan
1996 Boston Common Rose "A Triage Grows in Boston" kapituluan
1996 Touched by an Angel Zelda Widdenberg "The Journalist" kapituluan
1996–99 7th Heaven Mrs. Hinkle 4 kapitulutan
2000 ER Mrs. Duffy "The Domino Heart" kapituluan

Sariak aldatu

Sariak Urteak Oharrak
Emmy Sariak 1993: Telesail dramatiko batean bigarren mailako emakumezko aktore onena (Northern Exposure) Izendatua
Kalitatezko telebistaren ikusleak 1994: Kalitatezko telesail dramatiko batean bigarren mailako emakumezko aktore onena (Northern Exposure) Izendatua
Aktoreen Sindikatuaren Sariak 1995: Telesail dramatiko batean bigarren mailako emakumezko aktore onena (Northern Exposure) Izendatua

Erreferentziak aldatu

  1. a b c d Oliver, Myrna; November 13, Los Angeles Times|on; 2002. (2002-11-13). «Margaret 'Peg' Phillips -- actress appeared on 'Northern Exposure'» SFGate (Noiz kontsultatua: 2020-03-08).
  2. a b «Phillips, Peg (1918-2002)» www.historylink.org (Noiz kontsultatua: 2020-03-08).
  3. (Ingelesez) Press, The Associated. (2002-11-14). «Peg Phillips, 84, Actress Who Played Quirky Role on 'Northern Exposure'» The New York Times ISSN 0362-4331. (Noiz kontsultatua: 2020-03-08).
  4. a b (Ingelesez) «Margaret 'Peg' Phillips, 84; TV Actress» Los Angeles Times 2002-11-13 (Noiz kontsultatua: 2020-03-08).

Kanpo estekak aldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Peg Phillips