Pebetontzi

intsentsua edo beste gai batzuk erretzeko pertza

Pebetontzia[1] intsentsu-ontzi mota bat da, timiaterio zaharren antzeko objektua, sua agerian edo intsentsua erretzen edukitzeko pertz moduko bat. Erlijioan, ekintza sinbolikoetan edo kirol-zeremonietan suari eusteko erabiltzen diren ontziei horrela deitzen zaie.

Pebetontzia Terrassako hilerrian (Katalunia).
Iberiar kulturako intsentsu-ontzi irekia, burdina-aroa, l'Alt de Benimaquia (Alacant)

Irlandako kondairetan, pebetontzi moduko bat da leprechaunek beraien altxorra gordetzeko erabiltzen duten objektua. Wicca sorginkerian, antzeko ontzi bat zirkulu sakratu baten erdian jartzen da, gero erritual batean errea izango denari eusteko.

20. mendetik, Olinpiar jokoen testuinguruan, su olinpikoa piztuta egoten den egitura da pebetontzi olinpikoa.

Erreferentziak

aldatu
  1. «OEH - Bilaketa - Pebetontzi» www.euskaltzaindia.eus (Noiz kontsultatua: 2024-07-27).

Kanpo estekak

aldatu