Payola (Berri Txarrak taldearen diskoa)
Payola Berri Txarrak rock talde nafarraren seigarren diskoa da. 2009ko irailaren 14an argitaratu zen.
Payola | ||||
---|---|---|---|---|
Berri Txarrak taldearen estudioko albuma | ||||
Argitaratze data | 2009ko irailaren 14a | |||
Grabazioa | Chicago, Illinois, Ameriketako Estatu Batuak | |||
Musika mota | Rock, Punk | |||
Iraupena | 41 minutu | |||
Hizkuntza | Euskara | |||
Diskoetxea | Roadrunner Records / Only in dreams | |||
Ekoizpena | Steve Albini (@ Electrical Audio) | |||
Berri Txarrak taldearen kronologia | ||||
|
Mikel Lopez "Rubio" baxujoleak, 2008ko maiatzaren 29an taldea utziko zuela adierazi zuen, "arrazoi pertsonalengatik". Bere ordez, David González bizkaitarra sartu zen taldean, PiL.T. talde entzutetsuaren azkenengo urteetan. Diskoa bera, Steve Albini ingeniari amerikarrarekin grabatu eta nahastu zuten, Chicagoko Electrical Audio estudioan. Beste behin ere, Rise Against taldeko Tim McIlrath abeslariak bere laguntzatxoa eskaini du disko honetan, nahiz eta ez izan Denak ez du balio abesti ezagunean bezain kolaborazio pisuzkoa.
Seigarren disko honen izena, "Payola", spanglishetik datorren hitzetik hartua da. Hitz honek, "Pay for a rolla" esan nahi du, hau da, talde batek eskupekoa ematea irratiko esatariei, bertan abesti hori beste batzuen gainetik jar dezaten.
Bestalde, Maravillas abestia, Maravillas Lamberto nafar neska gazteari eginiko abestia da. Maravillas Larraga herrian jaio eta bizi izan zen, harik eta Espainiako Gerra Zibilean aita atxilotu zuten arte; aita bakarrik utzi nahi ez zuela eta, Maravillas ere atxilotu zuten, bai eta bortxatu ondoren erail ere.
Abestien zerrenda
aldatu1. | Folklore | 2:55 |
2. | Gure Dekadentziaren Onenean | 2:28 |
3. | Maravillas | 3:45 |
4. | Dortoken Mendean | 5:22 |
5. | Achtung!!! | 2:27 |
6. | Payola | 3:07 |
7. | Paperezkoa | 3:30 |
8. | Etorkizuneko Aurrekari Guztiak | 4:28 |
9. | Hasi Ta Bukatu | 3:15 |
10. | Arren, Darwish | 4:36 |
11. | Jainko Ateoa | 5:24 |