Paxina queletii
Paxina queletii edo Helvella queletii Helvellaceae familiako onddo espezie bat da.[1] Ez kontsumitzea gomendatzen da.
Paxina queletii | |
---|---|
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Fungi |
Klasea | Pezizomycetes |
Ordena | Pezizales |
Familia | Helvellaceae |
Generoa | Helvella |
Espeziea | Helvella queletii Bres., 1882 |
Sinonimoak: Helvella solitaria, Peziza solitaria, Acetabula queleti.
Deskribapena
aldatuKapela: 3 eta 6 cm bitartekoa, alboetatik estutua, kopa itxuran, hasieran ertza biribilduta, gero zabaldu egiten da eta ertza urratu egiten zaio. Himenioa leuna du, zahartzean uhindua, arre argi koloretik gris-arre ilunera doan kolorekoa. Kanpoko aldea zurixka edo gris-okre kolorekoa, iletsua eta ertzerantz feltro nabarmenarekin.
Hanka: Nahiko luzea, zilindriko samarra, oinarrirantz lodixeagoa, kapelan pixka bat luzetara luzatzen diren saihets batzuekin, grisa edo okre-zurixka kolorekoa, gorantz iletsua, barnehutsa edo zertxobait leizetsua.
Haragia: Argizari-mintzezkoa, zuria, ale gazteetan arrosara biratuz, oinetik gertu ebakitzen denean. Usain eta zapore gabea.[2]
Etimologia: Helvella hitza latinetik dator, eta lekale, barazkiak, esan nahi du, oro har, belar usaintsua. Queletii epitetoa pertsona izenetik dator
Jangarritasuna
aldatuEzezaguna.[3]
Nahasketa arriskua
aldatuCyathipodia villosa delakoarekin nahas daiteke, honen oinak gehienetan ez ditu luzetarako ildoak izaten.[4]
Sasoia eta lekua
aldatuUdaberrian eta udan. Bakarrik edo taldeetan basoetan, sasi azpian, lur buztintsuetan eta karetsuetan. Urria.[5]
Banaketa eremua
aldatuKanada, Ameriketako Estatu Batuak, Mexiko, Europa.
Erreferentziak
aldatu- ↑ Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza • Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012 • Euskalnatura • Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987 • Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973 • Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
- ↑ (Gaztelaniaz) Mendaza, Ramon, Diaz, Guillermo. (1987). Guia fotografica y descriptiva 800 especies a todo color. Iberduero, 729 or. ISBN 84-404-0530-8..
- ↑ (Gaztelaniaz) Cetto, Bruno. (1987). Guia de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 541 or. ISBN 84-282-0541-X (T. 3). ISBN: 84-282-0538-8 (O.C.)..
- ↑ (Gaztelaniaz) Ubillos Javier. (2020). Curso de iniciación a la micología, fichas micológicas. Asociacion cultural “Baxauri” Kultur Elkartea Mikologia, Bajauri, Cofradia Vasca de Gastronomia.
- ↑ (Gaztelaniaz) Morales Pulido Juan, Carmona Perate José Julián. (1981). Sociedad Micologica Extremeña, Medalla de Extremadura 2019.