Paulin Obame Nguema

politikari gabondarra

Paulin Obame Nguema (Libreville, 1934ko abenduaren 28a - ibidem, 2023ko abenduaren 11) gabondar sendagile eta politikaria izan zen. Gabongo lehen ministroa izan zen 1994tik 1999ra.

Paulin Obame Nguema
Gabongo lehen ministro

1994ko azaroaren 2a - 1999ko urtarrilaren 23a
Casimir Oyé-Mba - Jean-François Ntoutoume Emane (en) Itzuli
member of the National Assembly of Gabon (en) Itzuli

Bizitza
JaiotzaLibreville1934ko abenduaren 28a
Herrialdea Gabon
HeriotzaLibreville2023ko abenduaren 11 (88 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakfrantsesa
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoaGabonese Democratic Party (en) Itzuli

Fang etniako eta Gabongo Alderdi Demokratikoko kidea, medikuntza ikasi zuen Bordelen. Omar Bongo presidenteak izendatu zuen lehen ministro 1994an, gobernuaren eta oposizioaren arteko negoziazioen ondoren. 1999ko urtarrilean karguan ordezkatu zuten eta Osasun Publiko, Biztanleria eta Gizarte Gaietako ministro izendatu zuten.