Ireki menu nagusia

Patxi Oroz

Beriainen (Nafarroa Garaia) jaiotako musikagile eta filologoa

Francisco Javier "Patxi" Oroz Arizkuren (Beriain, Nafarroa Garaia, 1934ko abenduaren 2a) nafar musikagilea eta filologoa da.

Patxi Oroz
Bizitza
Jaiotza Beriain1934ko abenduaren 2a (84 urte)
Herrialdea  Nafarroa Garaia, Euskal Herria
Heriotza  (84 urte)
Jarduerak
Jarduerak musikagilea eta filologoa
Kidetza Euskaltzaindia

BizitzaAldatu

Erroman egin zituen ikasketak, eta ondoren Harmonia eta Konposizioa landu zituen. Organista aritu da Erroman bertan eta Münsterreko Saint Michael elizan. Tübingengo Romania Cantat abesbatzako zuzendaria izandakoa da.

Musikagile gisa hainbat lan egin ditu, bereziki abestiak: Nire aitaren etxea, Gernika ostadarra, Canon pro pace eta Vasconia cantat bilduma.

1960tik aurrera, filologo lanetan aritu da, eta Tübingeneko Unibertsitateko irakasle izan zen. 2005ean ohorezko euskaltzain izendatu zuen Euskaltzaindiak.

Gabriel Arestiren Nire aitaren etxea defendituko dut poemaren itzulpenak biltzen dihardu Orozek. Dagoeneko 740 hizkuntzatara egindako itzulpenak bildu ditu, guztira; horrenbestez, segur aski poema horixe dugu munduan hizkuntza gehienetara itzuli dena.[1][2]

ErreferentziakAldatu

  1. «Patxi Oroz, filólogo, investigador y compositor: “El pueblo interpretaba este poema como signo de esperanza”», Ze Berri, 77. zenbakia, 2009ko ekaina. Ikus 10. orrialdea.
  2. (Gaztelaniaz) Vigor, Iñaki (2017-06-02) «Un beriaindarra recopila 740 traducciones de ‘Nire aitaren etxea’ a idiomas de todo el mundo» Naiz . Noiz kontsultatua: 2017-06-07.

Kanpo estekakAldatu