Pat Garrett

Patrick Floyd Jarvis "Pat" Garrett (Chambers konderria, Alabama, 1850eko ekainaren 5a - Las Cruces, Mexiko Berria, 1908ko otsailaren 29a) estatubatuar sheriff, lege-gizona, tabernari eta aduana-agentea izan zen, Billy Haurra hiltzeagatik ezaguna.

Pat Garrett
Pat Garrett2.jpg
Bizitza
Jaiotza Chambers konderria (Alabama)1850eko ekainaren 5a
Herrialdea  Ameriketako Estatu Batuak
Heriotza Las Cruces (Mexiko Berria)1908ko otsailaren 29a (57 urte)
Heriotza modua giza hilketa
Jarduerak
Jarduerak abokatua, tabernaria eta sheriff (en) Itzuli
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa Ameriketako Estatu Batuetako Alderdi Demokrata

Find a Grave: 3682 Edit the value on Wikidata
Pat Garrett Signature.svg

18 urterekin Mendebaldera joan zen. 1876an bisonte-ehiztaria zen. Garai hartan egin zuen lehen hilketa, baina ez zuten auzipetu. Gero Mexiko Berrira joan eta cowboy lana aurkitu zuen.

1880ko azaroan Lincoln konderriko sheriff izendatu zuten eta Billy Haurraren jazarpena hasi zen. 1880ko abenduan harrapatu zuen, baina Billyk handik gutxira ihes egin zuen. Azkenean, Garrettek Billy Haurra hil zuen 1881eko uztailaren 14an, Pedro Menard "Pete" Maxwellen etxean. 1882an bere lagun Marshall Ashmun Upsunekin "The Authentic Life of Billy the Kid" liburua idatzi zuen.

1882an Texasera joan zen, senatari aukeratzen saiatu zen eta Texas Rangers taldeko kapitaina izan zen. 1896an ureztatze negozioetan aritu ondoren, Doña Ana konderriko sheriff izendatu zuten.

1901ean, Theodore Roosevelt presidenteak aduana-agente izendatu zuen El Pason.

1908ko otsailaren 29an Garrett hil zuten. Jesse Wayne Brazelek hilketaren egilea zela aitortu zuen, baina absolbitu egin zuten. Hiltzailearen nortasuna ez da ezagutzen eta hainbat susmagarri proposatu dira.