Paris-Valenciennes
| |||
Orokortasunak | |||
Kirola | Txirrindularitza | ||
Mota | Egun bateko lasterketa | ||
translation for raceinfobox_translate index 33 not found | Frantzia | ||
Dokumentazioa |
Paris-Valenciennes, Frantziako egun bakarreko txirrindularitza lasterketa profesional bat izan zen.
Lehen ekitaldia, 1903. urtean jokatu zen. Hurrengo urtean, ez zuten egin baina 1905. urtean berriz antolatu zen. Hogei urteko etenaldiaren ondoren, hirugarren ekitaldia, 1925ean egin zen eta gero urtero ospatu zen 1931tik 1939ra eta 1946tik 1960ra.
1963. urtean azkenengoz ospatu zen Dunkerqueko Lau Egunetako lehen etapa osatuz. Podiumeko txirrindulari ia guztiak belgikarrak eta frantziarrak izan ziren.