Paraguaitar zopa (gaztelaniaz: sopa paraguaya; guaranieraz: Sópa Paraguái) Paraguaiko gastronomiako plater tipikoa da. Bixkotx harrotu eta gazi bat da, kaloriatan eta proteinatan aberatsa.

Paraguaitar zopa
ogi
Materialakcornmeal (en) Itzuli
tipula
arrautza
gazta
esnea
Osagaiakcornmeal (en) Itzuli, gazta eta arrautza

Osagaiak

aldatu
 
Paraguaitar zopa prestatzen den tatakua izeneko labea.

Paraguaitar zopa tradizionala prestatzeko hurrengo osagaiak erabiltzen dira: tipula, ura, gatz lodia, txerri-gantza, gazta freskoa, arto-irina, esne mamitua edo naturala, esne-gaina.

Prestakuntza

aldatu

Txikitu edo xehatu tipula eta irakin gatzadun uretan 15 minutuz. Ondoren, irabiatu gantza eta gehitu arrautzak, irabiatzeari utzi gabe. Gero, gehitu gazta.

Handik sortutako oreari gehitu egositako tipula, arto-irina, esnea eta gaina. Nahasi dena emeki. Jarraian, jarri orea gantzaz bustitako laberako erretilu batean eta labekatu 200 °C-tan ordubete inguruz.

Kanpo estekak

aldatu


  Artikulu hau gastronomiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.