Panzer VI Tiger
Panzerkampfwagen VI Tiger Ausf. E, Alemaniako tanke astun bat izan zen. 1942tik Bigarren Mundu Gerrako Afrika eta Europako fronteetan erabilia izan zen. Berez, Hirugarren Reichak Sobietar Batasuna bereganatzeko Bizargorri Operazioaren lehenbiziko hilabeteetan T-34 eta KV-1 sobietar tankeez osatutako ezusteko erresistentzia blindatuari erantzun emateko asmoz sortua izan zen, tankearen Tiger ezizena, Ferdinand Porsche ingeniariak eman zion, erromatar zenbakia berriz, ondorengo Panzer VI Tiger II tanketik bereizteko gehitu zitzaion. Lehenengo ezizena, Panzerkampfwagen VI Ausf. H izan zen, baina 1943ko martxoan izen ofiziala jarri zioten, Panzerkampfwagen VI Tiger Ausf. E. Izen militarra honakoa zen, Sd.Kfz.181.
Panzer VI Tiger | |
---|---|
Mota | heavy tank (en) |
Jatorrizko herrialdea | Alemania |
Zerbitzua | |
Hasiera | 1942 |
Amaiera | 1945 |
Gatazka | Bigarren Mundu Gerra |
Erabiltzailea | Heer |
Produkzioa | |
Diseinatzailea | Henschel Erwin Aders (en) |
Fabrikatzailea | Henschel Wegmann & Co. (en) |
Kopurua | 1.347 |
Zehaztasunak | |
Masa | 56 Tona ingelesa eta 57 t |
Luzera | 8,26 m eta 8,45 m |
Zabalera | 2,82 m eta 3,7 m |
Altuera | 2,86 m eta 2,93 m |
Armamentua | 8.8 cm KwK 36 (en) MG 34 (en) MG 34 (en) |
Munizioa | 8.8 cm PzGr (en) 7.92×57mm Mauser (en) |
Propultsatzailea | HL230 (en) HL210P45 (en) |
Irismena | 117 km eta 140 km |