Panna Cinka

bibolin jotzaile ijitoa

Panna Cinka (hungarieraz: Czinka Panna, eslovakieraz: Panna Cinková) (1711(?) – 1772) hungariar- erromani biolin-jole ospetsua. Bere musika-taldearekin arrakasta handia izan zuen Europan eta XIX eta XX. mendeko musika-talde ijitoen aurrekari aitzindaritzat hartzen da.[1]

Panna Cinka
Czinka Panna (Ország-Világ, 1900).jpg
Bizitza
JaiotzaGemer, 1711
Herrialdea Hungaria
Talde etnikoaRomani people in Hungary (en) Itzuli
HeriotzaTornaľa, 1772 (60/61 urte)
Jarduerak
Jarduerakbiolin-jotzailea eta prímás (en) Itzuli
Genero artistikoamusika klasikoa
Musika instrumentuabiolina

IMSLP: Category:Czinka,_Panna Edit the value on Wikidata

BiografiaAldatu

Sajógömör-en jaioa, Hungarian (gaur egungo Gemer, Eslovakia), musikari ijitoen familia batean. Bere aita Ferenc II.a Rákóczi gorteko musikaria izan zen, ustez semeekin batera Rákóczi Martxaren sortzailea.

Panna Cinkak musika ikasi zuen Rozsnyó-n (gaur egun Rožňava) eta musikari- errementari ijito batekin ezkondu zen. Kondairen arabera, 9 urterekin biolina jotzen zuen, János Lányi-k musika formakuntza erraztu zion.[2]

1725etik aurrera Cinkak musika banda bat sortu zuen bere senarrarekin eta koinatuekin, ondoren ere bere semeetako batek taldean jo zuen[2]. Talderako uniforme bat diseinatu zuen. Biolinarekin zuen trebetasunagatik egin zen famatua. Talde honetan lehen biolina jotzen zuen. Atzerrian bira egin zuten eta etxe nobleetan aritzera gonbidatuak izan ziren, Maria Teresa I.a adibide.[2] Lau seme eta alaba bat ere erditu zituen.

Panna Cinka 1772an hil zen eta otsailaren 5ean lurperatu zuten Gemer-en. Bere hilobia ez da mantendu, baina poetek Safo ijitoa epitetoa eman zioten. Hungariako idazle eta konpositore askok —esaterako, Mór Jókai, Zoltán Kodály eta Endre Dózsa— bere lanen pertsonaiatzat hartu zuten.

Dušan Rapoš-ek zuzendutako Panna Cinka (2008) film biografikoan Anna Luca Bianni (Anna Gurji) biolin-jolearena egin zuen.[3]

ErreferentziakAldatu

  1. (Gaztelaniaz) «101 mujeres gitanas pa’ construir tu feminismo» pikara magazine 2021-04-21 (Noiz kontsultatua: 2022-02-25).
  2. a b c «Panna Czinka» www.romarchive.eu (Noiz kontsultatua: 2022-02-25).
  3. Rapos, Dusan. (2008-10-23). Cinka Panna. Attack, Focusfilm Kft., Slovenská Televízia (Noiz kontsultatua: 2022-02-25).

Kanpo estekakAldatu