Panamako badia
Panamako badia (gaztelaniaz: Bahía de Panamá) Panaman dagoen ur gorputz handi bat da, Panamako probintziako kostaldearen hegoaldean hain zuzen ere. Panamako golkoaren zati da, eta, bere kostaldean, Panama Hiria eta Panamako kanalaren Ozeano Bareko sarbidea daude.
Panamako badia | |
---|---|
Mota | badia |
Geografia | |
Koordenatuak | 8°50′N 79°15′W / 8.83°N 79.25°W |
Honen parte da | Panamako golkoa |
Estatu burujabe | Panama |
Province of Panama | Panamako probintzia |
Hidrografia | |
Betebidea | ikusi
|
2003an Ramsar gune izendatu zuten, nazioarte mailan garrantzia duen hezeguneen zerrendan, hegazti migratzaileentzat geldialdi garrantzitsua delarik, migrazio garaian 1 eta 2 milioi hegazti artean finkatzen direlarik. Badiak Calidris mauriren munduko populazioaren %8a eta Charadrius semipalmatus populazioaren %20a ditu.[1]
Panamako Hiriaren garapen urbanoa dela eta, kutsaduraren eragina nabarmena da, eta World Resources Institute erakundearen arabera, badia eutrofizaturik dago.[2]
Erreferentziak
aldatu- ↑ (Gaztelaniaz) Ramsar. (2003-11-5). Panamá designa su cuarto sitio Ramsar. .
- ↑ (Ingelesez) World Resources Institute. Interactive Map of Eutrophication & Hypoxia. Washington Hiria.
Kanpo estekak
aldatu
Artikulu hau Panamako geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |