Pablo Agustin Agirre

gudari espainiarra

Pablo Agustin Agirre (Donostia, ? - Donostia, 1745) Espainiako Armadaren Kapitaina, ingelesek preso hartu zuten 1720an.[1]

Pablo Agustin Agirre
Bizitza
JaiotzaDonostia, ?
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
HeriotzaDonostia, 1745
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakmilitarra

Biografia

aldatu

Donostian jaioa, Indietako Armadan hasi zen, itsas eta gerra kapitainaren gradua lortuz. 1727ko abenduaren 14ko aginduaz fragata kapitaina izendatuta, Santanderrera bidali zuten. 1728an "Andalucia" itsasontziaren agindua hartuta Mediterraneo aldera joan zen, Francisco Cornejo teniente-jeneralaren agindupean. 1731ko otsailaren 23an "Castilla" itsasontziaren agindua hartu zuen eta 1732an "Infante"arena. "Infante"arekin Veracruzera eta Habanara joan zen. Itzultzerakoan, beste ontzi askorekin batera, Bahama kanalean naufragatu zuen. Habanan "Europa" itsasontziaren agindua hartu zuen. 1734ko ekainaren 19an Cádizera heldu zen. Itsasontzi desberdinetatik igaro ondoren, tartean Finisterre inguruan kortsarioen aurka, 1740ko urtarrilean berriro ere Amerikara joateko helburuarekin, oraingoan ere "Princesa" ontziaz, itsasoratu zen baina Ferroletik gertu hiru itsasontzi ingelesekin egin zuen topo, "Oxford", "Kent" eta "Lenox" itsasontziekin alegia. Ingalaterrako ontziak Colvill Mayneren agindupean zeuden. Borroka desorekatua izan zen eta azkenik garaitua izan zen. Borroka horretan, 1740ko apirilaren 8ko ekintza bezala ezagututa, Agirre larri zaurituta gertatu zen. Preso, maiatzaren 9an Portsmouthera eraman zuten eta "Princesa" ingelesen eskuetan gelditu zen; Portsmouthen 32 hilabete egon zen.[1] Beste presoekin trukatuta, 1742an, askatua, Donostiara itzuli zen baina zituen zaurien ondorioz 1745ean hil egin zen. Santa Maria basilikan eman zioten lurra.

Bibliografia

aldatu
  • Beatson, Robert (1804): Naval and military memoirs of Great Britain, from 1727 to 1783. 1. Longman, Hurst, Rees and Orme.

Erreferentziak

aldatu
  1. a b Luis Murugarren: San Sebastian. Donostia. Donostiako Aurrezki Kutxa, 1978, 487.or.

Kanpo loturak

aldatu