Overboard (1987ko filma)

Overboard (euskaraz Kareletik) 1987ko Garry Marshall estatubatuar zinema zuzendarial zuzendutako amodiozko komedia film bat da. Goldie Hawn, Kurt Russell, Edward Herrmann, Katherine Helmond eta Roddy McDowall aktoreek antzeztu zuten.

Overboard (1987ko filma)
Jatorria
Argitaratze-data1987
Jatorrizko izenburuaOverboard
Jatorrizko hizkuntzaingelesa
Jatorrizko herrialdeaAmeriketako Estatu Batuak
Banatze bideaeskatu ahalako bideo
Ezaugarriak
Genero artistikoakomedia erromantikoa
Iraupena108 minutu
Koloreakoloretakoa
Zuzendaritza eta gidoia
Zuzendaria(k)Garry Marshall
Gidoigilea(k)Leslie Dixon (en) Itzuli
[[Kategoria:Leslie Dixon (en) Itzuli idatzitako filmak]]
Antzezlea(k)
Ekoizpena
EkoizleaRoddy McDowall
Konpainia ekoizleaMetro-Goldwyn-Mayer
EdizioaSonny Baskin (en) Itzuli
Bestelako lanak
MusikagileaAlan Silvestri
Argazki-zuzendariaJohn A. Alonzo
Fikzioa
Kontakizunaren tokiaOregon
Argumentu nagusiaAmnesia

IMDB: tt0093693 Filmaffinity: 311563 Allocine: 32265 Rottentomatoes: m/overboard Mojo: overboard Allmovie: v36936 TCM: 17699 Metacritic: movie/overboard TV.com: movies/overboard Netlix: 836786Edit the value on Wikidata

2018an izenburu berdineko berregokitzapena izan zuen.

ArgumentuaAldatu

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

Joanna Stayton (Goldie Hawn) emakume aberats, eder, ustehandi eta bere aitaren dirutzaren ondorengotza duenak, bere aisi-itsasontzian bere jantzi dotoreak gordetzeko altzari bat behar duenez, Dean Proffitt (Kurt Russell) arotza kontratatu du.

Deanek bere enkargua burutzea lortzen ez duenean, Joannak ordaindu gane kaleratuko du.

Handik gutxira, Joanna bere ontziko kaleretik itsasora erori eta kolpe baten ondorioz amnesia jasango du. Deanek telebistaren bidez Joannaren istripuaren berri izan eta berau dagoen ospitalean agertu eta mediku, erizain eta zaindariei Joannen senarra dela eta asmatutako istorio kontatuko die. Guztiak istorioa sinistu eta Deanek Joanna bere etxera eraman eta emaztea balitz bezala bere semetxo bihurriak hazten eta etxekolanak egiten ipiniko du, horrela Joannari apaltasun lezioa emateko asmoz. Azkenean, hainbat egoera barregarri eta eljarbizitzaren nahas-mahasaren ondoren, elkar maiteminduz amaituko dute.

AktoreakAldatu

Kanpo estekakAldatu