Garry Kent Masciarelli (New York, 1934ko azaroaren 13a - Burbank, Kalifornia, 2016ko uztailaren 19a) estatubatuar zinema-zuzendaria, aktorea, idazlea eta produktorea izan zen .

Garry Marshall

Bizitza
JaiotzaBronx1934ko azaroaren 13a
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
BizilekuaBronx
Lehen hizkuntzaingelesa
HeriotzaBurbank2016ko uztailaren 19a (81 urte)
Hobiratze lekuaForest Lawn Memorial Park (en) Itzuli
Heriotza moduaberezko heriotza: pneumonia
Familia
AitaAnthony W. Marshall
Ezkontidea(k)Barbara Sue Wells (en) Itzuli
Seme-alabak
Haurrideak
Hezkuntza
HeziketaNorthwestern Unibertsitatea
DeWitt Clinton High School (en) Itzuli 1952)
Medill School of Journalism (en) Itzuli
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakfilm-zuzendaria, zinema ekoizlea, gidoilaria, idazlea, aktorea, ahots-aktorea, komediantea, telebista-aktorea, telebista-ekoizlea eta errealizadorea
Jasotako sariak
Sinesmenak eta ideologia
ErlijioaLuteranismoa

IMDB: nm0005190 Allocine: 13592 Rottentomatoes: celebrity/gary_marshall Allmovie: p101401 57161 TV.com: people/garry-marshall-1 IBDB: 5743
Musicbrainz: b23d906e-ff1d-44d4-b060-d1b49fe07d34 Find a Grave: 167193993 Edit the value on Wikidata

Bizitza

aldatu

Telebistan hasi zen lanean, telebista-sailetarako gidoiak idazten eta produzitzen (Laverne and Shirley, Happy Days, The Odd Couple), baina jazz-musikagile, kazetari eta umorezko gag idazle ere izan zen (Emmy sari bat irabazi zuen Dick van Dyken show-rako egindako lanarekin). Marshallek produzitutako lanen artean azpimarratzekoak ditu How Sweet It Is (1968) eta The Grasshopper (1970), baina zinema-zuzendari gisa da batez ere ezaguna.

Lehenengo filma 1982an zuzendu zuen: Young Doctors in Love (Sendagile gazte maiteminduak), erietxe batean gertatzen den komedia eroa. Marshallen hurrengo lana The Flamingo Kid (1984) izan zen, Matt Dillon protagonista duen filma. Nothing In Common (1986, Zerikusirik ez) aurkeztu zuenean, nabarmen ikusi zen komedia erromantikoa izango zela bere filmografian pisu gehien izango zuen generoa. Horrela, 1990ean plazaratu zuen hamarraldi hartako filmik arrakastatsuenetako bat izan zena, Pretty Woman, Julia Roberts eta Richard Gere dituena protagonista (Julia Roberts antzezle onenaren Oscar sarirako izendatu zuten). Marshallek, film horrek eman zion ospea ikusirik, eskema bera jarraituz osatu zuen hurrengo filma, Frankie and Johnny (1991), 1987an Kathy Bates eta F. Murray Abrahamek antzezturiko Frankie and Johnny in the Clair de Lune (Terrence McNally) obran oinarritua, zineman Al Pacino eta Michelle Pfeiffer antzezleek interpretatua, bai eta Runaway Bride (1999) filma ere. Haren beste lan batzuk: Georgia Rule (2007); Valentine's Day (2010); New Year's Eve (2011).

Marshallen filmografiaren ezaugarri nagusietako bat filmetako elkarrizketa landuak dira. Bestalde, oro har, nahiago du antzezleen intimitatea lantzea eta ez kanpoko irudi ikusgarri eta garestiekin egindako filmak, eta horrela erakutsi du bere lanetan, azken urteetakoetan batez ere.

Erreferentziak

aldatu

Kanpo estekak

aldatu
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Garry Marshall