Otidea alutacea Pyronemataceae familiako onddo espezie bat da.[1] Interes gastronomikorik gabea.

Otidea alutacea
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaPezizomycetes
OrdenaPezizales
FamiliaPyronemataceae
GeneroaOtidea
Espeziea Otidea alutacea
Massee, 1895

Deskribapena

aldatu

Karpoforoa: 3 eta 6 cm bitarteko garaierako apotezioa. Belarri formakoa edo albotik irekitako kopa baten itxurakoa.

Himenioa: Buztin ilun samarreko edo arre-grisaxka zikin kolorekoa. Kanpoko aldea leuna da, okre zikin kolorekoa edo furfurazeoa.

Hanka: ia ez du.

Haragia: Mehea eta horixka kolorekoa.[2]

Etimologia: Alutacea epitetoa latinetik dator, larru kolorea, esan nahi duen, "alutaceus" hitzetik

Jangarritasuna

aldatu

Ez du sukalderako balio.

Nahasketa arriskua

aldatu

Otidea generoko beste espezie batzuekin. Azterketa mikroskopikoa behar da antzeko espezie batzuk bereizteko.

Sasoia eta lekua

aldatu

Udazkenean, koniferoen edo hostogalkorren basoetan. Ez da oso ohikoa, eta, gehienetan ale bakarra ateratzen da edo oso ale gutxi.[3]

Banaketa eremua

aldatu

Ipar Amerika, Costa Rica, Europa, Islandia, Kanariak, Errusia, Kazakhstan, Korea, Japonia, Zeelanda Berria.

Erreferentziak

aldatu
  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza  •   Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012  •   Euskalnatura  •   Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987  •   Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973  •   Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  2. (Gaztelaniaz) Mendaza, Ramon, Diaz, Guillermo. (1987). Guia fotografica y descriptiva 800 especies a todo color. Iberduero, 753 or. ISBN 84-404-0530-8..
  3. (Gaztelaniaz) Bon,Marcel. (1988). Guia de Campo de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 330 or. ISBN 84-282-0865-4..

Kanpo estekak

aldatu