Ostreopsis ovata
Ostreopsis ovata Ostreopsis generoko alga dinoflagelatu espezie bat da, hark ekoizten dituen palitoxinengatik, azalean narritadura eragiten duten fikotoxinengatik, ezaguna. Espeziea lehenengo aldiz Y. Fuyukok deskribatu zuen, 1981. urtean[1].
Ostreopsis ovata | |
---|---|
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Chromista |
Filuma | Dinoflagellata |
Klasea | Dinophyceae |
Ordena | Peridiniales |
Familia | Ostreopsidaceae |
Generoa | Ostreopsis |
Espeziea | Ostreopsis ovata [[|]] |
Espezie hau itsaso epeletan bizi da: Mediterraneoan, Kanariar uharte eta Madeirako kostetan, Brasilen, Indotxinan, Thailandian, Indonesiako artxipielagoan eta Karibe itsasoan. Hala ere, klima-aldaketaren ondorioz Euskal Herrira iritsi eta bertan loratze toxikoak eragin ditu, Lapurdiko itsas ertzean 2020. urtean esaterako.[2]
Euskal Herrian
aldatu2020an agertu zen lehen aldikoz Euskal Herriko itsasbazterrean Ostreopsis alga. Baina, Emmanuel Alzuri Bidarteko auzapez eta Euskal Hirigune Elkargoko ur sailaren hautetsi delegatuak 2022ko uztaila azpimarratu du, bereziki, Lapurdiko hondartzei dagokienez: «Aitzinetik batere abisurik ukan gabe, alga horren boom edo loraldi bat agertu zitzaigun; uztaileko igande arratsalde batez behar izan genituen hondartzak eta urak jendez hustu, Biarritzen, Bidarten eta Donibane Lohizunen».[2]
Ovata motako Ostreopsis itsas belarra da garatu Euskal Herriko ur hegietan. Motarik toxikoena. Ifremer erakunde zientifikoan gaia lantzen duen Elvire Antajan laborategi zuzendariak erran duenez, lehen aldia da Europako ipar atlantikoan agertzen dela. Ovata horra arte Mediterraneoko uretan zen ezaguna, eta «2013an Portugalen hegoaldean agertu zen».[2]
Ikerketa
aldatuEuskal Hirigune Elkargoa, Pirinio Atlantikoetako Departamendua, Gipuzkoako Foru Aldundia eta zientzia erakundeak ere biltzen dituen Itsasbazterreko Interes Zientifikorako Taldeak Europako diru laguntza gotorra erdietsi du Ostreopsis itsas belarra ikertzeko, Ostreobila ikerketa programarako. 2,2 milioi euroko aurrekontu orokorrean, 1,4 milioi eman ditu Europak (%65).[2]
Arriskuak
aldatuOstreopsis algaren sasoien dinamika ulertu nahi dute ikerketaren bidez, eta itsas belar horren garapena laguntzen duten ingurumen baldintzak deskribatu. Horrez gain, gizakiaren osasunean zer ondorio izan ditzakeen ikusi nahi dute, gero hori nola kudeatu jakiteko. Hats bideetako erredurak eragiten ditu nagusiki. Larrukoak ere ekar ditzake. Itsas langarrak, gainera, uretik urrunago garraia ditzake molekula toxikoak.[2]