Ostreopsis dinoflagelatu itsastar askeen genero bat da[1]. Alga mikroskopiko hauen espezie batzuk bentikoak dira eta beste batzuk planktonikoak. Azken hauen bloom-ak (bapateko hazkuntzak) arazo ugari sortarazten dituzte gizakien eta animalien osasunean.

Ostreopsis
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaChromista
FilumaDinoflagellata
KlaseaDinophyceae
OrdenaPeridiniales
FamiliaOstreopsidaceae
Generoa Ostreopsis
[[|]]

Espezieak aldatu

Espezie tipoa Ostreopsis cf. siamensis da. J.Schmidt-ek deskribatu zuen 1901. urtean. Fukuyo-k beste bi espezie identifikatu zituen 1981ean, O. lenticularis eta O. ovata. Kantauri itsasoan O. siamensis aurkitzen da. Mediterraneo itsasoan aurkitzen den Ostreopsis ovata toxikoagoa da[2].

Toxikotasuna aldatu

Ostreopsis generoko algek sustantzia toxikoak ekoizten dituzte harraparien aurka egiteko. Alga kopuruak estimulatzen du sustantzia hauen ekoizpena[2]. Sustantzia toxiko gripearen edo hotzeriaren antzeko sintomak eragiten dituzte, arnasa hartzeko zailtasunak, burukomina eta hazkura begietan[3]. Itsasoan dauden pertsonez gain hondartzan daudenek ere jasan ditzakete kaltean itsasoak jaurtitako aerosloak arnastuz gero[4].

Euskal Herrian aldatu

2006-07 artean Aitor Laza biologoak eta haren taldeak egindako ikerketa batek Ostreopsis cf. siamensis identifikatu zuen Kantauri itsasoan. 2021eko abuztuan bloom bat gertatu zen eta osasun arazoak eragin zituen. Horren ondorioz Lapurdiko hainbat hondartza itxi behar izan ziren[4].

Ovata motako Ostreopsis itsas belarra da garatu Euskal Herriko ur hegietan. Motarik toxikoena. Ifremer erakunde zientifikoan gaia lantzen duen Elvire Antajan laborategi zuzendariak erran duenez, lehen aldia da Europako ipar atlantikoan agertzen dela. Ovata horra arte Mediterraneoko uretan zen ezaguna, eta «2013an Portugalen hegoaldean agertu zen».[5]

Erreferentziak aldatu

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu