Holosteo
Holosteoak (Holostei) arrain aktinopterigioen infraklaseetako bat da. Zortzi espezie dira, bi ordenatan banatuak, Amiiformes (bizi den espezie bakarra Amia calva da), eta Lepisosteiformes. Erregistro fosilean espezie gehiago dago.
Holosteo | |
---|---|
Jurasiko-gaur egun | |
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Animalia |
Filuma | Chordata |
Klasea | Actinopteri |
Infraklasea | Holostei Müller, 1846 |
Kondrosteoen eta teleosteoen arteko ezaugarriak dituzte. Eskeletoa ia erabat osifikatua daukate, ezkata ganoideak eta notokorda.