Ireki menu nagusia

Osman I.a[1] (1258 - 1326) Osmanen Etxeko lehen buruzagia izan zen; Otomandar Inperioa ezarri eta gobernatu zuen Osmanen Etxeak. Osman izenaren patronimiko turkiarra da osmanli, turkieraz estatu hark duen izena, edo euskarazko parekidea, otomandar forma.

Osman I.a
Sultan Gazi ʻUthmān Han I - السُلطان الغازي عُثمان خان الأوَّل.png
Otomandar Inperioko sultana

1299 - 1324 - Orhan I.a
Bizitza
Jaiotza Söğüt Itzuli, 1258 (egutegi gregorianoa)
Herrialdea  Otomandar Inperioa
Heriotza Söğüt Itzuli, 1326 (67/68 urte)
Hobiratze lekua Bursa
Familia
Aita Ertuğrul
Ama Halime Hatun
Ezkontidea(k) Mal Hatun Itzuli
Rabia Bala Hatun Itzuli
Seme-alabak
Leinua Osmanliar Dinastia
Jarduerak
Jarduerak agintaria
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioa islama

BiografiaAldatu

Aita zuen Ertuğrül-ek bere tribua Erdialdeko Asiatik, mongolen jazarpenetik ihes, Anatoliara eraman zuen. Rûmgo seljukarren babesarekin Söğüt izeneko hiri bat fundatu zuen, antzinako Frigiaren ipar-mendebaldean.

1281ean, Osman Söğüt hiriko bey izendatu zuen bere aitak, eta 1288 inguruan triburen buruzagitzan aitaren ondorengo izan zen. 1290ean, turkiar seljukarrengandik independente aldarrikatu zuen bere burua —haien basailu baitzen—, eta bey independente titulua hartu zuen. 1300 arte, bere inguruko herriei eraso egin, eta haien gotorlekuak harrapatzen aritu zen. Gerlari musulmanen laguntzarekin —gehienak turkomanoak—, Asia Txikiaren ipar-mendebaldera hedatu zuen bere estatua.

1299tik aurrera, txanpona egin zuen, Ala al-Din Ali semea bisir izendatu zuen, eta zerga bat ezarri zuen. Zerga hori bildu ahal izateko, akçe izeneko zilarrezko txanpon bat eginarazi zuen, Trebizondako enperadoreek egiten zutenaren antzera.

Inperioaren sorrera, ordea, İskenderuneko tribu turkoaren eta Eskişehir hiriaren konkistan ezartzen da, 1301-1303 urteetan. 1302an, Bafeako guduan garaitu zituen bizantziarrak. Yenişehir-eko fuerte bizantziarra erortzean, turkoek hainbat hiri bizantziar setiatu zituzten: Nikomedia (egun, İzmit), Prusa (egun, Bursa) eta Nizea (egun, İznik).

1317an, gudarostearen gidaritza seme Orhani eman zion, eta horrela oinordekotza bermatu zuen.

1326an, Prusa eta Nizea erori ziren, eta Prusa —turkoek emandako Bursa izenarekin— Inperioaren hiriburu izan zen.

Osman I.a handik gutxira hil zen, hezueriaren krisialdi baten ondorioz. Hura hiltzean, Inperioak 16.000 km karratu zituen.

Osman I.ak bi emazte eta zortzi seme-alaba izan zituen.

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Osman I.a  

ErreferentziakAldatu