Oskuotz

herri edo gune hustua, Ollaran, Oskiatik gertu

Oskuotz edo Oskotz Nafarroa Garaiko herri hustua eta desagertua da (haren kokapenaren aztarnarik apenas geratzen baita), ez da nahastekoa Oskotz herriarekin (Imotz ibarrean), Ollaran ibarrean baitzegoen Oskuotz. Toponimoa lotzen da Oskia edo Oskiatea terminoekin ere, baina Jose Maria Jimeno Jurioren arabera, inguru bereko tokiak izan arren, bereizitako herrigune bat zen Oskuotz[1].

Oskuotz
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Nafarroa Garaia
UdalerriaOllaran
Koordenatuak42°52′49″N 1°49′46″W / 42.880348°N 1.829332°W / 42.880348; -1.829332
Map

Arakil eta Ollaran ibarrek, eta Itza Zendeak bat egiten duten Arakil ibaiaren inguruan zegoen Oskuotz.

11. mendeko dokumentuetan aipatzen dira Osquotez, Osquotç eta Oscoz formak, eta hurrengo mendeetan etxe batzuk eta eliza bat zituen gune gisa ageri da. 16. mendeko aipuak ere badira, baina 1800. urterako eliza jada hondarretan zegoen. Jimeno Jurioren lurraldearen azterketak ez zuen determinatu herriaren kokapen zehatzik, baina bidegurutze bateko borda baten kokapenak ziurtasun handiena eman zion eta hala marraztu zuen mapa batean, Principe de Viana aldizkariak argitaratua 1986an[1], Arakil ibaiak mendebalderantz egiten duen bigurgune batetik gertu, Ollarango lurretan, ibaiaren beste aldean Atondo kontzejua dagoelarik, Itza Zendean hau.

Erreferentziak aldatu

  1. a b (Gaztelaniaz) Jimeno Jurio, José María. (1986). de Viana Despoblados en el Valle de Garaño. Nafarroako Gobernua, 365-386 or. (Noiz kontsultatua: 2020-07-14).

Kanpo estekak aldatu