Orri-onddo hankagabea (Tapinella panuoides; sinonimoa: Paxillus panuoides) Tapinellaceae familiako onddo espezie bat da.[1]

Orri-onddo hankagabea
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaAgaricomycetes
OrdenaBoletales
FamiliaTapinellaceae
GeneroaTapinella
Espeziea Tapinella panuoides

Paxillus involutus espeziaren hurbil egoteak toxikoa den susmagarri egiten du. Pinu motzondoetan sorta ederretan irteten du.

Deskribapena aldatu

Kapela: 5 eta 10 cm arteko diametrokoa, maskor itxurakoa, hanka gabe. Horixka, hori-oliba edo arrexka kolorekoa; oinarrian lila tonuekin: ionipus Q; aldaera; hasieran belusatua, gero ilegabea. Ertza biribilkatua.

Orriak: Kolore hori bizikoak, zainen bidez zeharka oso lotuak. Kapelatik erraz askatzen dira azazkalarekin hazka egitean (Paxillus guztien ezaugarria da).

Hanka: Hain da albokoa eta errudimentarioa ezen esan daiteke ez dela existitzen.

Haragia: Zurixka edo horixka samarra. Zapore eta usain zehaztu gabea.[2]

Etimologia: Tapinella terminoa latinezko "tapiz" hitzetik datorrela diote autore batzuek eta alfonbra esan nahi duela.

Jangarritasuna aldatu

Ez da jangarria.[3]

Nahasketa arriskua aldatu

Phyllotopsis nidulans delakoarekin, baina honek tonu laranjatuagoak ditu.[4]

Sasoia eta lekua aldatu

Koniferoen motzondoetan edo eroritako enborretan, udazkenean ohikoa.[5]

Banaketa eremua aldatu

Ipar Amerika, Europa, Erdialdeko Amerika, Asia iparraldea, Australia, Zeelanda Berria.

Erreferentziak aldatu

  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza  •   Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012  •   Euskalnatura  •   Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987  •   Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973  •   Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  2. (Gaztelaniaz) Mendaza, Ramon, Diaz, Guillermo. (1987). Guia fotografica y descriptiva 800 especies a todo color. Iberduero, 90 or. ISBN 84-404-0530-8..
  3. (Gaztelaniaz) Palacios Quintano Daniel. (2014). Disfrutando con las setas.. Leitzaran, Grafikak S.L. Andoain, Gipuzkoa, 180 or. ISBN 978-84-617-0196-4..
  4. (Gaztelaniaz) Kutxa Fundazioa Sozial eta Kulturala. (1992). Euskal Herriko perretxikoak. Litografía Danona s. coop.ltda., 289 or. ISBN 84-7173-211-4..
  5. (Gaztelaniaz) Bon,Marcel. (1988). Guia de Campo de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 50 or. ISBN 84-282-0865-4..

Kanpo estekak aldatu