Orona Ideo da Hernanin Orona enpresaren egoitza zentrala hartzen duen eraikina edo eraikin multzoa. Atal desberdinez osatzen da, eta ikusgarriena Orona Zero deitu duten egitura biribila da.

Orona Ideo
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Gipuzkoa
UdalerriaHernani
Koordenatuak43°16′34″N 1°59′13″W / 43.27616505°N 1.98687281°W / 43.27616505; -1.98687281
Map
Historia eta erabilera
Irekiera2013
Inaugurazioa2013ko irailaren 4a
Arkitektura
ArkitektoaXabier Barrutieta Basurko
Azalera4.645.152 m²
Kontaktua
HelbideaJauregi Bailara, s/n, 20120 Hernani

Orona enpresaren zenbait zerbitzu batzeko pentsatua sortu zen Orona Ideo, ikerketa, berrikuntza eta formakuntza alorrak banatzen dira bere eraikin desberdinetan[1]: berrikuntza-hiri deitzen dio Oronak osotasunari[2]. Adibidez, Mondragon Unibertsitateak emandako bi karrera bertan ematen dituzte, energiaren ingeniaritza eta eko-teknologia industrialetan ingeniaritza[3].

Eraikuntza aldatu

Orona Ideoren sustatzailea Orona enpresa izan zen (igogailuen fabrikatzailea), proiektista MC2 izenekoa, eta egituraren fabrikatzailea, Urssa. Lau arkitektok egindako proiektua da: Xabier Barrutieta, Eneko Goikoetxea, Javier de la Fuente eta Santiago Pérez[4]. 2013an amaitu zen lana, eta urte hartako irailean inauguratu zen.

Orona Zero eraikin biribila aldatu

Orona Zero barrua hutsa duen zirkulu bat da, zero formako egitura bat, alegia. 90 metroko diametroa dauka, 16 metroko altuera eta 15 graduko inklinazioa du[2].

Eraikin honek saria jaso zuen 2017an, Egitura Hormigoiaren Elkarte Zientifiko-Teknikoak antolatzen duen Egitura Ingeniaritzako III. ACHE saria, hain zuzen[4].

Erreferentziak aldatu

  1. (Ingelesez) «Interview to Xabier Barrutieta: The Future of Green Buildings» Vies de Villes Magazine (Noiz kontsultatua: 2018-06-21).
  2. a b «Zerora bidean, eraikuntza jasangarria - Elhuyar Aldizkaria» aldizkaria.elhuyar.eus (Noiz kontsultatua: 2018-06-21).
  3. «MONDRAGON UNIBERTSITATEA - Orona Ideo» www.mondragon.edu (Noiz kontsultatua: 2018-06-21).
  4. a b «Eraikin-egitura onenaren saria eman diote Orona Zerori — Orona» www.orona.eus (Noiz kontsultatua: 2018-06-21).

Kanpo estekak aldatu