Oriñóngo itsasadarra

Koordenatuak: 43° 23′ 48.48″ N, 3° 19′ 0.09″ W / 43.3968000°N,3.3166917°W / 43.3968000; -3.3166917

Oriñóngo itsasadarra (gaztelaniaz: Ría de Oriñón) edo Guriezoko itsasadarra (gaztelaniaz: Ría de Guriezo) Agüera ibaiak itsasoratzean sortutakoa da, Castro Urdiales eta Guriezo artekoa.[1] 75,3 hektareako azalera eta 7,8 kilometroko ibilbidea du eta A-8k zeharkatzen du.

Itsasadarraren ikuspegia

Padurazko gunea da, Spartina eta Halimione generoko landareak dituena. Erdi Aroan itsasadarrak Laredo eta Castro Urdiales arteko muga ezarri zuen, lehenengokoa izanik.[2]

ErreferentziakAldatu

  1. Lavandero Pérez, Julio. (2008). Orinoco-Oriñón: los dorados. Universidad Católica Andrés ISBN 978-980-244-532-5..
  2. Fortea Pérez, José Ignacio. (2002). Transiciones: Castro Urdiales y las Cuatro Villas de la Costa de la Mar en la historia. Kantabriako Unibertsitatea, 51-53 or. ISBN 978-84-8102-297-1..

Kanpo estekakAldatu


  Artikulu hau Kantabriako geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.