Ordokietako bisonte
Ordokietako bisontea, Bison bison bison da bere izen zientifikoa, (beste sinomino bat Bison bison montanae da), Amerikako bisontearen bi azpiespezienetariko bat da. Bestea Basoko bisontea da, (Bison bison bison)[1][2].
Ordokietako bisonte | |
---|---|
Sailkapen zientifikoa | |
Klasea | Mammalia |
Ordena | Artiodactyla |
Familia | Bovidae |
Generoa | Bison |
Espeziea | Bison bison |
Azpiespeziea | Bison bison bison Linnaeus, 1758 |
Genomaren kokapena | ensembl.org… |
Ordokietako bisontea Basoko bisontea baino askoz ugariagoa da, eta orohar Amerikako bisonteaz hitz egiten denean, bisonte honetaz ari da.
Zenbait adituen arabera, Ordokietako bisonteak bi azpiespezie ditu aldi berean. Iparraldeko ekotipoa Bison bison montanae litzateke, eta beste mota ezberdin bat berriz hegoaldekoa. Iritzi hau, hala ere, ez dago arrunt onartuta.
Ordokietako bisonteak Alaskan
aldatuKolono zuriek burututako Amerikako bisonteen hilketa handiak eta gero, Ordokietako bisontea bere lehengo habitataren zenbait gunez gain, Alaskan ere sartu omen zuten. Hau da iparralderago egindako Ordokietako bisontearen bersarketa. Alaskako "Game Commision" delakoak burutu zuen 1928. urtean Delta Junction delako eskualdean. Handik beste zenbait parajetara zabaldu zituzten bisonteak ondorengo urtetan, hala nola Farewell eta Chitina.
Hala ere Delta Junction samalda da egun handiena, eta 20. mendetik bertako animaliak kontrolpean ehizatzen dira. Hango ehiztariek asko estimatzen dituzte ehunka libra haragia eskaintzen dute abere hauek. Beste aldetik bisonteak bertan aritzeak nekazaritzaren garapena zeharo baldintzatu du eskualde hartan.
Erreferentziak
aldatu- ↑ Geist V. (1991). "Phantom subspecies: the wood bison, Bison bison "athabascae" Rhoads 1897, is not a valid taxon, but an ecotype.". Arctic 44 (4): 283–300.
- ↑ Reintroduction of bison into the Rocky Mountain parks of Canada: historical and archaeological evidence | booktitle = Crossing Boundaries in Park Management: Proceedings of the 11th Conference on Research and Resource Management in Parks and on Public Lands | pages = 143–151 | publisher = The George Wright Society, Inc. | date = 2001 | location = Hancock, Michigan | url = http://www.georgewright.org/24kay.pdf | doi = | id = | accessdate = December 2, 2009