Ordiziako enparantza nagusia
Ordiziako enparantza nagusia Gipuzkoako Goierri eskualdeko Ordizia udalerriaren enparantza edo plaza nagusia da. Hain zuzen ere, Ordiziako Alde Zaharrean kokatua dago.
Ordiziako enparantza nagusia | |
---|---|
Kokapena | |
Herrialdea | Euskal Herria |
Probintzia | Gipuzkoa |
Udalerria | Ordizia |
Koordenatuak | 43°03′14″N 2°10′46″W / 43.05398°N 2.17951°W |
Arkitektura | |
Azoka
aldatuUdalerri honetako alde zaharraren bihotzean kokatzen da, udaletxearekin parez-pare. Bertan asteazkenero merkatua edo azoka ospetsua ospatu ohi da, beharbada, Gipuzkoa osoko kale merkaturik garrantzitsuena dena, bertako salneurriak Gipuzkoa osoko nekazal eta barazki produktuen salneurrien eredutzat hartu izan ohi direlarik.
-
Gainaldeko armarria.
-
Barnealdea.
-
Ordiziako udaletxera begira dagoen aldea, atzealdean Abaria jauregia ikus daiteke.
-
Barnealdea.
-
Sarreretako bat.
Historia
aldatuMendez mende, gutxienez 1512. urtetik aurrera, merkatua enparantza honetan eta bere inguruko eremuan ospatu ohi izan zen. Halere, 1925ean Francisco Gurrutxagaren proiektuari jarraikiz, gaur egungo bere hormigoizko egitura eta teilatua gehitu zitzaizkion.
Eraikinak
aldatuEnparantza honen inguruan hainbat eraikin nabarmen daude: Abaria jauregia, Sujetoenea, Gazteluzar jauregia eta Ordiziako udaletxea.
Inguruko eraikinak
aldatu-
Arkupea.
-
Goen kalea.
-
Legazpi kaleko eraikinak.
-
Eraikinak.