Sujetoenea Gipuzkoako Goierri eskualdeko Ordizia udalerrian dagoen eraikina da. Hain zuzen ere, Ordiziako Alde Zaharran dago, Ordiziako plaza nagusiaren hegoaldean, Ordiziako udaletxea eta Abaria jauregiaren artean.

Sujetoenea
Sujetoenea etxearen aurrealdea.
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Gipuzkoa
UdalerriaOrdizia
Koordenatuak43°03′N 2°11′W / 43.05°N 2.18°W / 43.05; -2.18
Map
Historia eta erabilera
Irekiera1740
Arkitektura

Historia aldatu

1740ean eraiki zen. Bere izen bitxia, On Manuel Vicente de Murgutio y Gaitan de Aialaren arabera, antzina bertan bizi izan zen eta "Sujeto" ezizena zuen ostalariari zor dio. Aurretik, eraikinak Arimen Ostatua izena zuen.

Eraikina postetxea izan zen, hain zuzen ere, Espainiako Erresuma osoko udalerrietan hedatu ziren garaian. Gerora, jada 1805. urtealdera, garai bateko diligentzia edo zalgurdien geltokia ere izan zen.

Gaur egun, eraikinaren azpikaldean estankoa dago.

Eraikina aldatu

Nahiz eta berez etxe noblea ez izan, bere itxura eta eraikin historikoa denez, herriguneko eraikin nabarmenen artean dago, batez ere, bere atari nagusiko goialdea apaintzen duten margoak direla eta, zoritxarrez, margo hauek denboraren iragatea eta higaduraren ondorioz ezabatzen ari dira.

Kanpo estekak aldatu