Ordezkapen aromatiko elektroizale

Ordezkapen aromatiko elektroizalea kimika organikoaren alorreko erreakzio-mota bat da zeinetan sistema aromatikoari lotutako atomo bat, hidrogenoa eskuarki, talde elektroizale batez ordezkatzen den[1]. Oso erreakzio inportantea da bai industriaren alorretan eta baita laborategi-sintesietan ere. Berari esker talde funtzional asko txerta daitezke konposatu aromatikoetan.

Hainbat adibide. aldatu

Halogenazio aromatikoak bromoa edo kloroa usatuz aril haluroak sortzen ditu katalizatzaile moduan burdin haluroak edo aluminio haluroak baliatuz.

 
Halogenazio aromatikoa

Konposatu nitroaromatikoak ere ordezkapen aromatiko elektroizalez sintetizatzen dira aziko nitrikoa eta azido sulfurikoa baliatuz.

 
Bentzenoaren nitrazioa

Azido sulfonikoaren sintesia bentzenoa azido sulfurikoz tratatuz egiten da.

 
Sulfonazio aromatikoa

Friedel-Crafts erreakzio ezaguna ere adibideetako bat da.[2]

 
Anisolaren sintesia
 
Toluenoaren sintesia

Erreferentziak aldatu

  1. «ZT Hiztegi Berria» zthiztegia.elhuyar.eus (Noiz kontsultatua: 2020-11-18).
  2. «ZT Hiztegi Berria» zthiztegia.elhuyar.eus (Noiz kontsultatua: 2020-11-18).

Kanpo estekak aldatu