Opera bufo
Opera bufoa, Opera komikoa edo Irri opera (italieraz: Opera buffa) gai komikoa edo arina duen opera da.
Historia
aldatuOpera bufoa XVII. mendean, Italian, opera serioen ekitaldien artean jotzen ziren intermezzo eta interludioetatik sortu zen. Bi pertsonaia talde biltzen zituen: bata, bost gizonezkok eta emakumezkok osatzen zuten; eta bestea, maitale bikote batek edo gehiagok. Elkarrizketak kantatzen ziren.
Obra ezagunenak
aldatuOpera bufo ezagunenak dira, besteak beste, Pergolesiren La serva padrona (1733) eta Maestro di capella (1732-1734), generoari hasiera eman ziotenak; geroagokoak dira Mozarten Figaroren ezteiak (1786) eta Così fan tutte (1790); Rossiniren Sevillako bizargina (1816), Donizettiren Maitasunaren elixirra (1832) eta Don Pasquale (1843) eta Maurice Ravelen L'Heure espagnole (1917).
Erreferentziak
aldatu- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2014/8/26 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.