Opabinia
Opabinia Kanbriar garaian bizi izan zen artropodo bat da, gaur egun iraungita dagoena. Espezie bakarra ezagutzen da, Opabinia regalis. Duela 505 eta 487 milioi urte artean bizi izan zen, Kanbriar Ertainean.
Opabinia | |
---|---|
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Animalia |
Filuma | Arthropoda |
Klasea | Dinocaridida |
Generoa | Opabinia [[|]] |
Aurkikuntza
aldatuCharles Doolittle Walcott aurkitu zuen Kanadako Burgess Shale aztarnategian 1912an[1]. Mendi Harritsuetako Opabin mendateagatik jarri zion izena[2]. Hogei ale baino gutxiago ezagutzen dira.
Deskribapena
aldatuAnimalia hau lakaindua zegoen eta mineralizatu gabeko kanpo-eskeleto bat zeukan. Gorputzaren luzera 4-7 cm bitartekoa zen. Buruan pedunkuludun bost begi zeuzkan, Opabiniari 360ºko ikusmena emango lioketenak[2], eta proboszide luze eta malgu bat arantza batzuekin bukaeran, harrapariak harrapatu eta ahora eramateko baliogarriak. Ahoa buruaren azpian zeukan, proboszidearen oinarriaren atzean. Gorputzeko lakain bakoitzak brankia multzo bat zuen eta hegal moduko batzuk, ezezagunak garaiko beste animalia guztietan, Anomalocaris ezik. Azkeneko hiru hegalek isatsa osatzen zuten. Ezagutzen ditugun artropodoek ez bezala, Opabiniaren buruak ez dirudi elkarturiko lakainez eraturik dagoenik.
Bizimodua
aldatuOpabinia itsas hondarreko sedimentuen gainean bizi izango zen harrapakinen atzetik igeri eginez alboetako hegatsak mugituz. Proboszidea harraparien gordelekuetan sartuko zukeen hauek bilatzeko, Itsas hondarreko sedimentuak ere astinduko zituzkeen proboszidearekin jana bilatzeko[2].
Taxonomia
aldatuOpabiniaren ezohiko morfologiak azken ehun urteetan klasifikazio saiakera batzuetara eraman zuen. Walcott-ek, adibidez, Opabinia lehenengoz deskribatu zuenak, krustazeo mota bat zela uste zuen. Leif Størmer-ek, Percy Raymond-en aurreko lan batean oinarrituz, ustezko "trilobitoide" bat zela pentsatu zuen. Opabiniaren ikerketa modernoak 1975ean hasi ziren, Harry Blackmore Whittington-en birdeskribapenarekin, zeinak proboszidea fluidoz betetako moko malgu bat zela erakutsi zuen. Whittington-ek ez zuen artropodoen ezaugarri diren apendize artikulatuen aztarnarik aurkitu, hauek egon beharreko lekuetan opabiniaren gorputza disekzionatu zuen arren. Honek Opabinia artropodo bezala ez sailkatzera eraman zuen.
Myoscolex, Australia hegoaldeko fosil bat, bere ahaidea izan liteke[3].
Garrantzia
aldatuHarry B. Whittington paleontologo ezagunak 1975 urtean Royal Societyn "The enigmatic animal Opabinia regalis" bezala aurkeztu zuenean zientzilariek barre algarak egin zituzten[2]. Kanbriarreko leherketaren kontzeptua zabaltzeko balio izan zion, eboluzioak norabide bakarra izan ez zuela erakutsiz.
Erreferentziak
aldatu- ↑ CARON, J.-B.; JACKSON, D. A.. (2006-10-01). «TAPHONOMY OF THE GREATER PHYLLOPOD BED COMMUNITY, BURGESS SHALE» PALAIOS 21 (5): 451–465. doi: . ISSN 0883-1351. (Noiz kontsultatua: 2019-03-30).
- ↑ a b c d Whittington Harry Blackmore. (1975-06-26). «The enigmatic animal Opabinia regalis, middle Cambrian, Burgess Shale, British Columbia» Philosophical Transactions of the Royal Society of London. B, Biological Sciences 271 (910): 1–43. doi: . (Noiz kontsultatua: 2019-03-30).
- ↑ (Ingelesez) Nedin, Christopher; Briggs, Derek E. G.. (1997/01). «The taphonomy and affinities of the problematic fossil Myoscolex from the Lower Cambrian Emu Bay Shale of South Australia» Journal of Paleontology 71 (1): 22–32. doi: . ISSN 0022-3360. (Noiz kontsultatua: 2019-03-30).