Onthophagus taurus

kakalardo espeziea

Onthophagus taurus Scarabaeidae familiako kakalardoa da. Europan, Ekialde Hurbilean eta Erdialdeko Asian bizi da, baina gizakiak Australiara, Zeelanda Berriran eta Estatu Batuetara eraman du. Euskal Herrian ere aurkitzen da[1].

Onthophagus taurus
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaAnimalia
FilumaArthropoda
KlaseaInsecta
OrdenaColeoptera
FamiliaScarabaeidae
LeinuaOnthophagini
GeneroaOnthophagus
Espeziea Onthophagus taurus
Schreber, 1759

Gorputzaren tamaina kontutan hartuta pisurik handiena altxa dezakeen animalia da. Haren gorputzaren masa 1.141 aldiz den pisua altxa dezake[2].

Deskribapena aldatu

Tamaina txikiko kakalardoa da, 5'5 eta 11 mm arteko luzera baitu. Gorputza obalatua dute eta kolore beltza edo marroi-gorrixka izan dezakete. Arrek adar txiki bi izaten dituzte elkarrekin borroka egiteko, emea lortzeko helburuaz[3]. Tarteka aurkitzen dira adarrik gabeko arrak, horrek adierazten du adarrak eboluzioaren ondorio direla.

Banaketa eta habitata aldatu

Europan, Ekialde Hurbilean eta Erdialdeko Asian zabaldurik dago. Badira populazio isolatu batzuk Australian, Zeelanda Berrian eta Texasen ere (Estatu Batuak)[4]. Kasu hauek bereziak dira, gizakiak eraman baititu behien gorotzak degradatzeko helburuaz[5].

Kakalardoaren jarduerak eulien eta bakterien zabaltzea ekiditen du eta ongarri kimikoen beharra jaisten du[5].

Bizi zikloa eta elikadura aldatu

Behien gorotzetan tunelak egiten dituzte eta bertan jartzen dituzte arrautzak. Bertatik jaiotzen diren larbek gorotza jaten dute.

Helduek gorotzekin bolak egiten dituzte eta atzeraka ibiliz gorde egiten dituzte.

Iruditegia aldatu

Erreferentziak aldatu

  1. «EHAEko Coleoptera Catalogoa|Heteropterus» www.heteropterus.org (Noiz kontsultatua: 2023-09-09).
  2. Irati, Kortabitarte Egiguren. (2010-04-06). «Onthophagus taurus kakalardo indartsua» Zientzia.eus (Noiz kontsultatua: 2024-01-02).
  3. Eberhard, William G.. (1982). «Beetle Horn Dimorphism: Making the Best of a Bad Lot» The American Naturalist 119 (3): 420–426. ISSN 0003-0147. (Noiz kontsultatua: 2024-01-02).
  4. «Catalogue of Life - 2011 Annual Checklist :: Species details» www.catalogueoflife.org (Noiz kontsultatua: 2024-01-02).
  5. a b (Ingelesez) Nelson, Frank. (2017-06-14). «New Zealand Imports Foreign Workers: Dung Beetles» Pacific Standard (Noiz kontsultatua: 2024-01-02).

Kanpo estekak aldatu