Dermatologian eta podologian, onikolisia[1]azazkala bere lekutik mingabe irtetea da. Arrazoi askorengatik izan daiteke; akutua denean, traumatismoen, sendagaien edo substantzia kimikoen ondorioz izaten da. Kasu kronikoetan, onddoek edo azazkaletako psoriasiak eragindako infekzioak dira kausarik ohikoenak. Batzuetan traumatismo txiki errepikatuek eragiten dute; adibidez, kirolariengan edo dantza egiten duten pertsonengan; batzuetan, gaixotasun larriak izaten dira, edo kausa ezezaguna izaten da.[2]