Olha Franko

idazle ukrainarra

Olha-Maria Fedorivna Franko[1] (ukraineraz: Ольга-Марія Федорівна Франко), jaiotzez Bilevytx, (ukraineraz: Білевич; Vyriv, 1896ko uztailaren 24aLviv, 1987ko martxoaren 27a) ukrainar idazle eta sukaldaria izan zen, Ukrainako lehen errezeta-liburua sortzeagatik ezaguna.

Olha Franko

Bizitza
JaiotzaViriv (en) Itzuli1896ko uztailaren 24a
Herrialdea Austria-Hungariako Inperioa
Mendebaldeko Ukrainako Herri Errepublika
Ukrainako Herri Errepublika
HeriotzaLviv1987ko martxoaren 27a (90 urte)
Familia
Ezkontidea(k)Petro Franko
Jarduerak
Jardueraksukaldaria, idazlea eta food writer (en) Itzuli

Bizitza aldatu

1896ko uztailaren 24an jaio zen Vyriv herrian, Teodor Bilevytx apaizaren eta haren emazte Olharen lau seme-alabetatik gazteena[1][2]. Buskeko Markian Xaxkevitx ikastetxe pribatuan ikasi zuen[1]. Gero sukaldaritza ikasi zuen Vienako Nekazaritza Goi Eskolan bi urtez[3].

1929an, Praktitxna kukhnia errezeta-liburua argitaratu zuen Kolomyian. Galitziako errezetetan zentratu zen. Ukrainako lehen errezeta-liburuetako bat omen zen[4][5]. 1991n, liburu hau berrargitaratu zen[4][6] eta 2019an berriro, Marianna Duxarren hitzaurrearekin[7].

1937an, bigarren liburua argitaratu zuen, Vsenarodna kukhnia[3].

 
Franko-Halustxak familiaren hilobia

Sobietar Batasunean Olha Frankoren liburuak ez ziren inoiz argitaratu literatura «burgesa» gisa[8].

1987an hil zen, 90 urte zituela[4].

Bizitza pertsonala aldatu

15 urte zituela, Petro Franko ezagutu zuen, bere nebaren laguna[2]. 1919ko otsailaren 4an ezkondu ziren Polonytxni herrian[1]. Ivan Franko idazlearen errain bihurtu zen[4][6]. Senarra 1941ean hil zuten arren, Olhak ez zuen inoiz horren berri izan[3].

Bi alaba izan zituen: Vira-Maria (1923-1996) eta Ivanna-Oleksandra (Asia, 1925-1978)[1].

Olha Franko bere amaginarrebarekin nahasten da askotan, biek izen bera baitzuten[1][6].

Omenaldiak aldatu

2024an, Olha Frankori buruzko film biografiko bat sortu zuten: Smak svobody. Paper nagusia Irma Vitovskak antzeztu zuen[9][10]. Estreinaldia 2024ko martxoaren 7an izango da[10].

Erreferentziak aldatu

  1. a b c d e f (Ukraineraz) Тихолоз, Наталя. «ПАНІ ДОМУ: штрихи до портрета Ольги-Марії Франко з Білевичів» Франко:Наживо 2020-07-21 (Noiz kontsultatua: 2024-03-01).
  2. a b (Ukraineraz) Бомко, Ольга. «Ольга-Марія Франко – відома львівська кулінарка та авторка книг Львів» Lvivyanka (Noiz kontsultatua: 2024-03-01).
  3. a b c (Ukraineraz) Терещук, Галина. «Галицька кухня багата таємницями» Радіо Свобода 2012-04-20 (Noiz kontsultatua: 2024-03-01).
  4. a b c d (Ingelesez) Buryk, Michael. «Ukrainian British chef and author offers a fresh look at Ukrainian cuisine» The Ukrainian Weekly 2018-09-07 (Noiz kontsultatua: 2022-03-04).
  5. (Ingelesez) «Ukrainian Gastronomic Identity: Tastes We Almost Lost» Ukrainian National Museum of Chicago (Noiz kontsultatua: 2022-03-04).
  6. a b c (Ukraineraz) «"Всенародна кухня" Ольги Франко - Львівська Поштa» Львівська Поштa (Noiz kontsultatua: 2022-03-04).
  7. (Ukraineraz) «Чому варто сходити на вечірку інтроверта #умістілітератури» City of Literature 2020-12-30 (Noiz kontsultatua: 2022-03-04).
  8. (Ukraineraz) ««Смак свободи» — українське кіно з кулінарними історіями. Гості — Наталія Тихолоз, Олена Моренцова» «У своїй тарілці» з Оленою Брайченко 2020-12.
  9. (Ukraineraz) «"Смак свободи": Ірма Вітовська у фільмі про старовинну українську кухню» Vogue 2023-07-11 (Noiz kontsultatua: 2024-03-01).
  10. a b (Errusieraz) «Магия аутентичной кухни - смотрите трейлер украинского фильма "Смак свободи"» Радiо Люкс 2024-02-21 (Noiz kontsultatua: 2024-03-01).

Kanpo estekak aldatu