Olga Bitxerova
Olga Anatolievna Bitxerova — errusieraz: О́льга Анато́льевна Бичеро́ва — (Mosku, Errusia, 1967ko urriaren 26a) gimnasta artistikoa da, eta, Sobietar Batasunarekin lehiatuz, 1981ean munduko txapelduna izatea lortu zuen banakako lehiaketa orokorrean; beste bi aldiz, munduko txapelduna izan zen taldekako lehiaketan.[1][2]
Olga Bitxerova | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Mosku, 1967ko urriaren 26a (57 urte) |
Herrialdea | Errusia Sobietar Errepublika Sozialisten Batasuna |
Familia | |
Ezkontidea(k) | Valentin Mogilny |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | errusiera |
Jarduerak | |
Jarduerak | gimnasta artistikoa |
Jasotako sariak |
1981
aldatu1981eko Moskuko Munduko Txapelketan, banakako jeneralean, urrea eskuratu zuen, Maria Filatova (zilarra) eta Elena Davydova (brontzea) herrikideen aurretik; gainera, urrea lortu zuen taldekakoan, Txinaren eta Ekialdeko Alemaniaren aurretik.
1983
aldatu1983ko Budapesteko Munduko Txapelketan, urrea lortu zuen taldekako lehiaketan, Errumaniaren eta Ekialdeko Alemaniaren aurretik, Natalia Jurtxenko, Tatiana Frolova, Olga Mostepanova, Natalia Ilienko eta Albina Shishova taldekide zirela.