Natalia Ilienko

gimnasta artistikoa kazakhstandarra

Natalia Ilienko (Alma Ata (gaur egun Almaty), Kazakhstan, 1967ko martxoaren 26a) gimnasta artistikoa da, eta 1981ean munduko txapelduna izan zen lurzoru-proban. Beste bi aldiz, munduko txapelduna izan zen taldekako lehiaketan.[1]

Natalia Ilienko
Bizitza
JaiotzaAlmaty1967ko martxoaren 26a (57 urte)
Herrialdea Kazakhstan
Jarduerak
Jarduerakgimnasta artistikoa

Kirolari ibilbidea aldatu

1981 aldatu

1981eko Moskuko Munduko Txapelketan, urrezko domina lortu zuen lurreko proban, Yelena Davydova sobietarraren (zilarra) eta Zoja Grantcharova bulgariarraren (brontzea) aurretik; gainera, urrea lortu zuen taldekakoan, Txinaren eta Ekialdeko Alemaniaren aurretik.

1983 aldatu

1983ko Budapesteko Munduko Txapelketan, urrea irabazi zuen taldekako lehiaketan, Errumaniaren eta Ekialdeko Alemaniaren aurretik, Natalia Yurchenko, Tatiana Frolova, Olga Mostepanova, Olga Bicherova eta Albina Shishova lankide zirela.

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu