Olerkari-ezkoa (Hygrophorus poetarum) Hygrophoraceae familiako onddo espezie bat da.[1] Jateko ona.

Olerkari-ezkoa
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaAgaricomycetes
OrdenaAgaricales
FamiliaHygrophoraceae
GeneroaHygrophorus
Espeziea Hygrophorus poetarum
R.Heim, 1948
Mikologia
 
jangarria da

Oharra: ez fidatu soilik orri honetan ematen diren datuez perretxiko bat identifikatzeko orduan. Inolako zalantzarik izanez gero, kontsultatu aditu batekin.

Deskribapena aldatu

Kapela: 9 eta 18 cm bitarteko diametrokoa, hasieran ganbila eta ponpatua, gero zabaldua eta laua, inkurbatua eta uhindua, erdian konkorrarekin, baina titirik gabe. Krema-arrosa kolorekoa edo arrosa-okrea, batzuetan elurra bezalako zuria orban lausotu horiekin. Leuna, ia distiratsua, lirdingatsua denbora hezearekin.

Orriak: Hasieran zurixkak, gero boli kolorekoak. Oso zabal eta lodiak, orritxo dekurrente batzuekin.

Orritxo dekurrenteak: Hanka ukitzeaz gain, beherantz jarraitzen duten orritxoak.

Hanka: 6 - 10 x 1 - 2,5 cm-koa, orrietatik behera mehetuaz, kapelaren kolore berekoa, pixka bat okre lausotu samarrekoa, erradialki zilar koloreko zuntzexkekin edo pikor ezkatatsuekin apaindua.

Haragia: Zuria, gogorra, nahiko hauskorra. Kapelaren azalaren azpian arrosaz tindatzen da. Fruta usaina du, Peruko baltsamoarena edo jasminarena. Zaporea berriz ahula.[2]

Etimologia: Hygrophorus hitza grekotik dator, heze eta ekarri beharreko "phoréo"-tik, hau da, hezetasuna bildu eta kontserbatzen duenetik. Poetarum epitetoa latinetik dator, olerkaria esan nahi duen "poetarum" hitzetik.

Jangarritasuna aldatu

Nahiko ona. Mamitsua da eta tamaina handikoa, etekin ona du. Kontuan hartu beharreko perretxikoa da.[3]

Nahasteko arriskua aldatu

Hygrophorus pudorinus delakoarekin, honen kapelaren kolorea fuerteagoa da, gorrixka edo laranja-gorri distiratsua eta koniferoen basoetan ateratzen da; erdipurdiko jangarria, egostean jariatzen duen erretxin usainagatik.[4]

Sasoia eta lekua aldatu

Udazkenean hostozabalen basoetan, pagadietan eta hariztietan. Talde handietan ateratzen da.[5]

Banaketa eremua aldatu

Europa, Ipar Amerika, Japonia eta Zeelanda Berria.

Erreferentziak aldatu

  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza  •   Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012  •   Euskalnatura  •   Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987  •   Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973  •   Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  2. (Gaztelaniaz) Mendaza, Ramon, Diaz, Guillermo. (1987). Guia fotografica y descriptiva 800 especies a todo color. Iberduero, 105 or. ISBN 84-404-0530-8..
  3. (Gaztelaniaz) Palacios Quintano Daniel. (2014). Disfrutando con las setas. Leitzaran, Grafikak S.L. Andoain, Gipuzkoa., 190 or. ISBN 978-84-617-0196-4..
  4. (Gaztelaniaz) Cetto, Bruno. (1987). Guia de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 443 or. ISBN 84-282-0253-6 (T.I). ISBN: 84-282-0538-8 (O.C.)..
  5. (Gaztelaniaz) Palazon Lozano Fernando. (2006). Setas para todos. JoseLuis Añanos Echo Editorial Pirineo, 198 or. ISBN 84-87997-86-4..

Kanpo estekak aldatu