Arroilaren ikuspegia

Olduwaiko arroila Tanzaniako arroila eta historiaurreko aztarnategia da, Victoria aintziraren hego-ekialdean dagoena. Lurrazaletik 100 metrotarainoko sakoneran aurkitu dira aztarnak, bost geruzatan. Hominidoen aztarna fosilak eta harrizko lanabesak aurkitu dira besteak beste Olduwain.[1]

Aztarnategi paleoantropologokorik inportanteena da. Mary eta Louis Leakey britainiar-kenyar arkeologoek arroila induskatu dute eta, bere lanei esker, giza eboluzioaren hastapenak hobeto ulertzen ditugu.[2]

Homo habilis, agian lehenengo giza espeziea, bertan bizi zen duela 1,9 milioi urte; gero Paranthropus boisei bere garaikidea (duela 1,8 miloi urte) eta Homo erectus (duela 1,2 milioi urte) agertu ziren. Homo sapiens duela 17.000 urte bizi zen arroilean.

ErreferentziakAldatu

  1. Lur entziklopedietatik hartua.
  2. Colin Renfrew & Paul Bahn (2007) Archaeology Essentials (2. argitaraldia) Londres: Thames & Hudson Ltd.

Koordenatuak: 2° 59′ 37″ S, 35° 21′ 04″ E / 2.993613°S,35.35115°E / -2.993613; 35.35115

Kanpo estekakAldatu


  Artikulu hau Tanzaniako geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.