Chopper edo ebakigailua alde bakarretik landutako harrizko lanabesa da.[1]

Chopper (arkeologia)
esku-tresna eta harrizko tresna
Artikulu hau artefaktu arkeologikoari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Chopper».

Ebakigailuak harrizko lanabesen forma gordinak dira eta, Behe Paleolitotik, duela 2,5 milioi urte inguruti, industria litikoetan aurkitzen dira. Louis Leakeyk 1930eko hamarkadan lehen ale ezagunak Tanzaniako Olduwaiko arroilan aurkitu zituen. Lanabesei induskatu zituzten tokiaren omenez Olduwai izena eman zitzaien. Tresna hauek duela 2,5 eta 1,2 milioi urte erabili zituzten.[2]

Erreferentziak aldatu

  1. Euskalterm: [Arkeologia Hiztegia] [2018]
  2. "Oldowan and Acheulean Stone Tools." Museum of Anthropology, College of Arts and Science, University of Missouri. N.p., n.d. Web. 19 Nov. 2013.

Kanpo estekak aldatu


  Artikulu hau arkeologiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.