Olatz Irizar Martínez

Kazetaria eta politikaria

Olatz Irizar Martínez (Ziordia, Nafarroa Garaia, 1972ko ekainaren 21a) kazetaria eta politikaria da.

Olatz Irizar Martínez

Ziordiako alkate

Bizitza
Jaiotza1972ko ekainaren 21a (51 urte)
Hezkuntza
HeziketaEuskal Herriko Unibertsitatea
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
ingelesa
Jarduerak
Jarduerakkazetaria eta politikaria
Enplegatzailea(k)EMUN
Bierrik Elkartea
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa Euskal Herria Bildu

LinkedIn: 95263930 Edit the value on Wikidata

2023ko ekainaren 17an Ziordiako alkate bilakatu zen bigarren aldiz, 2023ko udal hauteskundeetan, Euskal Herria Bildu koalizioaren hautagaitza, gehiengo osoz, gailentzearen ondorioz.[1][2][3]

Biografia aldatu

Kazetaritzan lizentziatua eta Sakanako Guaixe aldizkariaren sortzaileetako bat.[4] Azken urteotan Gizarte Aholkularitzako kooperatiba batean lan egin du. 2015etik aurrera, Ziordiako Udalean jardun du, lehenik zinegotzi gisa eta azken lau urteetan, 2019tik 2023ra, alkate gisa.[5][6]

2023ko otsailaren 4an Nafarroan EH Bilduko kideek hainbat udalerritako hautagaitzak berretsi zituzten, haien artean Olatz Irizar Martinez Ziordiako zerrenda buru izateko.[7]

2023ko ekainaren 17an Ziordiako alkate bilakatu zen bigarren aldiz, 2023ko udal hauteskundeetan, Euskal Herria Bildu koalizioak 144 boto eta 5 ordezkari lortuta eta Geroa Baik, 58 boto eta 2 ordezkari.[3]

Erreferentziak aldatu

  1. «Hego Euskal Herriko alkateak 2023ko ekainak 17» EITB 2023-06-18 (Noiz kontsultatua: 2023-06-27).
  2. Vidondo, Aser. (2023-06-18). «Los nuevos alcaldes y alcaldesas de Navarra» diariodenavarra.es (Noiz kontsultatua: 2023-06-27).
  3. a b «Udal hauteskundeak 2023 - Ziordia - Guaixe.eus» guaixe.eus (Noiz kontsultatua: 2023-06-27).
  4. Guaixe.eus. .
  5. Urieta, Virginia. (2023-02-04). «EH Bildu ratifica las candidaturas de otros dieciséis municipios en Navarra» Diario de Noticias de Navarra (Noiz kontsultatua: 2023-06-26).
  6. «EH Bilduk hiru alkategai aurkeztu ditu - Sakana» Guaixe.eus (Noiz kontsultatua: 2023-06-27).
  7. «Nafarroan EH Bilduko kideek beste hamasei udalerrietako hautagaitzak berretsi dituzte» ehbildu.eus (Noiz kontsultatua: 2023-06-27).

Kanpo estekak aldatu

.